Rutteren esanetan, Groenlandiako subiranotasuna "ez zen eztabaidatu" Davosen Trumpekin izandako bileran
Danimarkako Gobernuak "txalotu" egin du Trumpek "Groenlandia indarrez hartzea baztertu eta gerra komertziala bertan behera utzi izana". Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroaren esanetan, "gai politiko guztien inguruan negozia dezakegu: segurtasuna, inbertsioak, ekonomia. Baina ez dugu gure subiranotasunaren inguruan negoziatuko".
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Groenlandiaren subiranotasuna "ez zen jorratu" asteazken honetan Davosen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin izan zuen bileran.
"Gai hori ez zen planteatu presidentearekin izan nituen elkarrizketetan", adierazi du AEBko Fox News telebista katean egindako elkarrizketa batean, Trumpek iragarritako akordioaren baitan, Groenlandia Danimarkaren subiranotasunaren menpe egongo ote zen galdetu diotenean.
Ruttek adierazi duenez, Etxe Zuriko maizterra "oso zentratuta dago Artikoko eskualde handi-handi hori babesteko zer egin behar dugun pentsatzen, izan ere, aldaketak ari dira gertatzen han, eta Txina eta Errusia gero eta aktiboago dabiltza lurralde horretan".
Trumpek sare sozialetan muga-zergen mehatxua erretiratu ostean iritsi dira adierazpen horiek. AEBko presidenteak iragarri duenez, "elkar ulertzearen" ondorioz, handi-mandiak erabaki du otsailaren 1ean indarrean sartzekoak ziren muga-zergak Europako zenbait herrialdetako produktuen gainean ez jartzea. "Urrezko Kupulaz eta Groenlandiaz ere" hitz egiten ari direla azaldu zuen Trumpek.
Danimarkak eta Groenlandiak marrak ezarri dituzte
Danimarkako Gobernuak "txalotu" egin du Trumpek "Groenlandia indarrez hartzea baztertu izana eta gerra komertziala bertan behera utzi izana". "Eguna hasi baino hobeto amaitu da", adierazi du bart Lars Lokke Rasmussen Danimarkako Atzerri ministroak.
Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak ostegun honetan adierazi duenez, AEB NATOrekin lantzen ari den Groenlandiaren inguruko akordioan ez zen Danimarkaren subiranotasunari buruz eztabaidatu, Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak jakinarazi dionez.
"NATOk garbi dauka Danimarkako Erresumaren jarrera zein den. Arlo politikoan edozer negozia dezakegu: segurtasuna, inbertsioak, ekonomia. Baina ez dugu gure subiranotasunaz negoziatuko. Jakinarazi didate ez dela halakorik izan. Danimarkak eta Groenlandiak soilik har ditzakete erabakiak Danimarkaren eta Groenlandiaren gaineko kontuez", adierazi du Frederiksenek ohar batean.
Aaja Chemnitz Larsen Groenlandiako diputatuak, Danimarkako Parlamentuan lurralde erdiautonomoaren bi ordezkarietako batek, New Yorkeko handikiak asteazken honetan zabaldutakoa erokeria "borobiltzat" jo du. Facebooken argitaratutako argitalpen batean azaldu duenez, "NATOk ez du, inolaz ere, eskumenik gu gabe, Groenlandia gabe, ez da ezer negoziatzeko", eta adierazi du "erabat pentsaezina" dela Aliantza Atlantikoak "herrialdeari eta mineralei buruz zer esanik izatea".
"Guri buruz baina gu gabe, ezer ez. Ez dago ezer negoziatzerik, elkarrengandik urrunegi baikaude. Beraz, ezer ez", esan du. Ziurtatu duenez, politikoki ahal dugun guztia egiten ari gara eta elkarrizketa eta babes handia dugu". Trumpen Administrazioari egotzi dio "erabateko nahasmena" eragin izana, "ezagutu dugun gauza on guztiak alde batera uzten ari da: demokrazia, elkarrizketa eta errespetua".
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.