TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta Groenlandiari, Errusia, Ukraina eta AEBren arteko bilera eta haizeak eragindako gorabeherak

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

consejo europeo jefes estado gobierno ue 27 EFE
Europako Kontseiluaren bilera, bart, Bruselan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EBren "erabateko babesa" Danimarkari eta GroenlandiariEuropar Batasunak "erabateko babesa" agertu die, beste behin, Danimarkari eta Groenlandiari Ameriketako Estatu Batuek Artikoko uhartea bereganatzeko egindako mehatxuen aurrean. 

- Errusia, Ukraina eta AEBren arteko hiruko bilera: Ukrainako gerraren amaiera negoziatzeko asmoz, mahai berean eseriko dira Ukrainako, Errusiako eta Ameriketako Estatu Batuetako negoziatzaileak. Hiru aldeak lehen aldiz elkartuko dira Arabiar Emirerri Batuetan.

- Haizeak eragindako gorabeherak: Asteazkenetik Euskal Herria astintzen ari diren haize-bolada gogorren ondorioz, hainbat hegaldi bertan behera utzi eta desbideratu behar izan dituzte azken orduetan Bilboko Aireportuan. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X