EPSTEIN KASUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hillary Clintonek ukatu egin du Kongresuaren aurrean Epstein ezagutzen zuela

Bill Clinton AEBko presidente ohiaren emazteak Epstein kasua ikertzen ari den batzordeari —errepublikanoek gehiengoa dute— egotzi dio "arreta desbideratu" nahi izatea eta Donald Trump presidentearen jokabideak "estaltzea".  Fokua Trumpengandik aldentzeko deitu dutela deklaratzera esan du.

 

 

hillary clinton
Hillary Clinton, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

"Ez dut gogoratzen inoiz Epstein jaunarekin egon izana. Inoiz ez naiz haren hegazkinean ibili, eta inoiz ez ditut haren uhartea, etxebizitzak eta bulegoak bisitatu. Ez dut ezer gehiago esateko". Hitzokin,  Hillary Clinton Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) lehen dama izandakoak ukatu egin du Jeffrey Epstein pederasta konbiktua ezagutzen zuela, eta haren delituen berri ere ez zuela ziurtatu du. 

AEBko Kongresuan deklaratu du gaur Bill Clinton presidente ohiaren emazteak, Ordezkarien Ganberaren Gainbegiratze Batzordearen aurrean, Epstein auziaren harira. Ateak itxita izan da saioa, baina ondoren bere deklarazioa osorik sare sozialetan argitaratu du Clintonek berak. 

Zitatu duen batzordeari leporatu dio —errepublikanoek dute gehiengoa— bere deklarazioarekin fokua eta arreta "desbideratzen" saiatzea, eta Donald Trump presidente estatubatuarraren jokabideak "estaltzea”. Azaldu du ez zuela Epsteinen "jokabide kriminalen berri". "Beste edozein herritar bezala, izututa geratu nintzen krimenen berri izan nuenean". 

Lehen dama ohiak "tragedia" eta "eskandalua" hitzak erabili ditu Epstein kasua definitzeko, eta iritzi dio "ikerketa zorrotza" eskatzen duela auziak. Uste du batzordeak ez dituela deitu deklaratzera "benetako inplikatuak". "Aldiz, ni deitu nauzue, jakinda ez dudala ikerketarako baliagarria izango den informaziorik". 

Bihar, Bill Clinton senarraren txanda izango da. Hasieran, senar-emazteek uko egin zioten Kongresuaren aurrean deklaratzeari, baina men ez egitearen delitua leporatu ziezaieketela eta, onartu egin zuten Epsteinekin zuten loturari buruzko azalpenak ematea. Ordutik, biek behin eta berriz eskatu dute euren lekukotzak publiko egitea, ezkutatzeko ezer ez omen dutelako. 

Presidente ohiak aitortu izan du Epsteinekin hainbat bidaia egin zituela haren hegazkin pribatuan, irabazi asmorik gabeko ekintzekin lotuta. Beti ukatu du pederastaren delituak ezagutzea garai hartan. 

Zure interesekoa izan daiteke

ucrania volodimir zelenski ursula von der leyen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europak babesa erakutsi dio Ukrainari, gerraren laugarren urteurrenean

Europak buruzagi nagusiek, horien artean, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa  Europako Batzordaren eta Europako Kontseiluaren presidenteak, hurrenez hurren, Volodimir Zelenskiri erabateko babesa agertu diote gaur goizean, Kieven. Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik lau urte bete direnean,  Santa Sofiako katedralean egindako zeremonian parte hartu dute, eta gerran hildakoak gogoratu dituzte. 

Kostyantynivka (Ukraine), 17/09/2025.- Members of the special Ukrainian police unit 'White Angels' assist an elderly local woman, Nina, 73, as they evacuate her from the frontline city of Kostyantynivka, Donetsk region, eastern Ukraine, 16 September 2025 (issued 17 September 2025), amid the Russian invasion. According to the Ministry of Internal Affairs of Ukraine, more than 6,000 residents, mostly elderly people, remain in Kostiantynivka. The White Angels are a special police unit that provides humanitarian aid, conducts evacuations, and delivers medical assistance in high-risk frontline communities in the Donetsk region. (Rusia, Ucrania) EFE/EPA/YEVHEN TITOV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lau urte, Ukrainako gerra hasi zenetik

Ukrainako presidenteak Europaren eta Estatu Batuen arteko batasunari eusteko deia egin du Errusiari aurre egin ahal izateko. Kremlinak, bere aldetik, adierazi du inbasioarekin jarraitzeko asmoa duela, helburu guztiak lortu arte. Errusiak inbasioari ekin zioneko urteurrena dela eta, Europako goi agintariak Ukrainara gerturatu dira babesa adierazteko eta hainbat euskal eragilek ekitaldiak antolatu dituzte, Bilbon eta Iruñean, bakea eskatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X