Iranek Khameneiren seme Mojtaba izendatu du buruzagi goren berri
Izendapen honekin, Irango botereak kontinuismoaren alde egin du, Israelen eta AEBren mehatxuei entzungor; izan ere, ohartarazi dute estatuburu berriari eraso egingo diotela eta gustuko ez badute ez duela karguan iraungo, hurrenez hurren.
Irango Adituen Batzordeak Mojtaba Khamenei izendatu du herrialdeko buruzagi goren berri gisa, aita, Ali Khamenei aiatola, ordezkatzeko, tokiko hainbat hedabidek igande honetan jakitera eman dutenez.
Mojtaba, Guardia Iraultzaile boteretsuarekin lotura estuak zituen elrijio-gizona, luzaroan hartu izan dute aitaren oinordekotzat Irango gobernarien klaseko kideek. AEBk eta Israelek Iranen aurkako eraso armatuetan hil zuten Ali Khamenei.
Iranek oinordetzako izendapenen printzipioa gaitzesten du, baina Mojtabak Guardia Iraultzailearen baitan jarraitzaile ugari ditu.
Irango agintari politiko, parlamentario eta militarrek Sayidd Mojtaba Hosseini Khamenei aiatolaren izendapena babestu dute astelehen honetan, eta AEBrekin eta Israelekin duten gerraren erdian herrialdearen egonkortasuna bermatzeko neurri gisa defendatu dute.
"Eskerrak eman behar dizkiogu Adituen Batzorde ohoragarriari, Donald Trumpek bonbardatzeko mehatxua egin zuen arren, egoera berezi guztiak gorabehera, bilkura egin egin zuelako", adierazi du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Gorenaren idazkariak ohar batean.
AEBtik, Donald Trump presidenteak "gure onespena lortu beharko" duela adierazi, eta "lortzen ez badu, ohartarazi du ez duela "luze iraungo".
Bestalde, Israelgo Armadak, igande honetan, Khameneiren ondorengoari eta "oinordeko bat izendatzea bilatzen duen edonori" eraso egingo diola adierazi du berriz ere X sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"
Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea.
EBk ez du Mojtaba Khameneiren izendapenari buruzko iritzirik eman, eta Txinak eta Errusiak onartezintzat jo dute haren aurkako ezein eraso
Trumpek, berriz, azpimarratu du ez dagoela pozik hautuarekin. The New York Post egunkari estatubatuarrari egindako adierazpenetan, baieztatu du ez datorrela bat Adituen Batzordeak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren erasoaldiaren jomugan den ala ez.
Industria kimikoaren eta droga-trafikatzaileen arteko loturak baimentzea leporatu dio AEBk Txinari
Iaz 80.000 pertsona inguru hil ziren AEBn drogekin lotutako gaindosi eta intoxikazioengatik; horietako asko, kokaina eta metanfetamina fentaniloarekin nahastuta kontsumitzeagatik.
Israelek Iran eta Libanoren kontrako erasoan jarraitzen du, eta Teheran Golko osoan erantzuten ari da
Israelek iragarri du "eskala handiko" erasoa egingo duela Teheranen, eta Iranek Israeli eta AEBren baseeo eraso die Kuwaiten, Iraken, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian.
Honelakoa da Mojtaba Khamenei Irango lider goren berria: erlijiosoa, luxuaren zalea eta krudela disidentziarekin
Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.
Petrolio erreserba estrategikoak merkaturatzea aztertuko du G7 taldeak, gerrak merkatuan eragindako gorabeheren aurrean
Astelehen honetan premiazko bilera egingo dute Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko Finantza ministroek, Ekialde Hurbileko gerra eta horren ondorio ekonomikoak aztertzeko.
Aire-eraso gehiago egin dituzte Libano, Iran eta Bahrainen aurka
32 pertsona zauritu dira Bahrainen, horietako lau larri, Irango drone baten erasoaren ondorioz. BNA albiste-agentzia ofizialak dioenez, erasoak Sitrako eremua jo du gaur goizaldean, Manama hiriburutik hegoaldera dagoen uharte txiki bat, alegia. Bestalde, Hezbollahk Libanon eta Iranen kontrolpean dituen azpiegituren aurkako erasoak egin ditu Israelgo Armadak.
Petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da upeleko, Iranen aurkako gerra dela eta
Horren ondorioz, nabarmen garestitu da gasolinaren eta gasolioaren prezioa.
Iranen eta Libanoren aurkako erasoak areagotu eta petrolio azpiegiturak bonbardatu ditu Israelek
Iranen aurkako erasoek, bereziki Teheran helburu dutenek, ez dute etenik. Hodei toxiko batean murgilduta esnatu da hiriburua, lehen aldiz petrolio instalazioei eraso baitie Isralek. Gerraren bederatzigarren egunean, Beirut bonbardatu du estreinakoz Netanyahuren armadak.