Industria kimikoaren eta droga-trafikatzaileen arteko loturak baimentzea leporatu dio AEBk Txinari
Iaz 80.000 pertsona inguru hil ziren AEBn drogekin lotutako gaindosi eta intoxikazioengatik; horietako asko, kokaina eta metanfetamina fentaniloarekin nahastuta kontsumitzeagatik.
Sara Carter, AEBko Drogen Kontrolerako Politika Nazionaleko Bulegoko zuzendaria. Argazkia: EFE
AEBk Txinari leporatu dio industria kimikoak narkotrafikatzaile ezagunekin loturak izatea eta, harreman horiei esker, fentaniloaren ekoizpena erraztea. Opioide horrek ehunka mila hildako eragin ditu Ipar Amerikan, eta "suntsipen masiboko arma" gisa definitu dute estatubatuarrek.
"Badakigu nondik datozen aitzindari kimikoak. Milioika tonaka fabrikatzen dira Txinan. Badakigu hornidura kate globalaren bidez mugitzen direla", adierazi du AEBko Drogen Kontrolerako Politika Nazionaleko Bulegoaren zuzendari Sara Carterrek, NBEk Vienan egin duen bileran.
"Badakigu Txinak esportazio-kontrol ahulak egiten dituela eta legea malgu aplikatzen duela, eta horrek herrialde horretako industria kimikoari aukera ematen dio narkoekin harremanetan jartzeko", gaineratu du AEBko ordezkariak.
Era berean, azpimarratu du Txinak lur arraroen gainean egiten dituen "kontrol eraginkorrek" "legezko industrian" kalteak eragiten dituztela.
Iaz 80.000 pertsona inguru hil ziren AEBn drogekin lotutako gaindosi eta intoxikazioengatik; horietako asko, kokaina eta metanfetamina fentaniloarekin nahastuta kontsumitzeagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"
Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea.
EBk ez du Mojtaba Khameneiren izendapenari buruzko iritzirik eman, eta Txinak eta Errusiak onartezintzat jo dute haren aurkako ezein eraso
Trumpek, berriz, azpimarratu du ez dagoela pozik hautuarekin. The New York Post egunkari estatubatuarrari egindako adierazpenetan, baieztatu du ez datorrela bat Adituen Batzordeak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren erasoaldiaren jomugan den ala ez.
Israelek Iran eta Libanoren kontrako erasoan jarraitzen du, eta Teheran Golko osoan erantzuten ari da
Israelek iragarri du "eskala handiko" erasoa egingo duela Teheranen, eta Iranek Israeli eta AEBren baseeo eraso die Kuwaiten, Iraken, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian.
Honelakoa da Mojtaba Khamenei Irango lider goren berria: erlijiosoa, luxuaren zalea eta krudela disidentziarekin
Ali Khameniren bigarren semea izendatu izanak ateak itxi dizkio irekiera aukerari.
Petrolio erreserba estrategikoak merkaturatzea aztertuko du G7 taldeak, gerrak merkatuan eragindako gorabeheren aurrean
Astelehen honetan premiazko bilera egingo dute Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko Finantza ministroek, Ekialde Hurbileko gerra eta horren ondorio ekonomikoak aztertzeko.
Aire-eraso gehiago egin dituzte Libano, Iran eta Bahrainen aurka
32 pertsona zauritu dira Bahrainen, horietako lau larri, Irango drone baten erasoaren ondorioz. BNA albiste-agentzia ofizialak dioenez, erasoak Sitrako eremua jo du gaur goizaldean, Manama hiriburutik hegoaldera dagoen uharte txiki bat, alegia. Bestalde, Hezbollahk Libanon eta Iranen kontrolpean dituen azpiegituren aurkako erasoak egin ditu Israelgo Armadak.
Petrolioaren prezioa 100 dolarretik gorakoa da upeleko, Iranen aurkako gerra dela eta
Horren ondorioz, nabarmen garestitu da gasolinaren eta gasolioaren prezioa.
Iranek Khameneiren seme Mojtaba izendatu du buruzagi goren berri
Izendapen honekin, Irango botereak kontinuismoaren alde egin du, Israelen eta AEBren mehatxuei entzungor; izan ere, ohartarazi dute estatuburu berriari eraso egingo diotela eta gustuko ez badute ez duela karguan iraungo, hurrenez hurren.
Iranen eta Libanoren aurkako erasoak areagotu eta petrolio azpiegiturak bonbardatu ditu Israelek
Iranen aurkako erasoek, bereziki Teheran helburu dutenek, ez dute etenik. Hodei toxiko batean murgilduta esnatu da hiriburua, lehen aldiz petrolio instalazioei eraso baitie Isralek. Gerraren bederatzigarren egunean, Beirut bonbardatu du estreinakoz Netanyahuren armadak.