IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Iran eta Libanoren kontrako erasoan jarraitzen du, eta Teheran Golko osoan erantzuten ari da

Israelek iragarri du "eskala handiko" erasoa egingo duela Teheranen, eta Iranek Israeli eta AEBren baseeo eraso die Kuwaiten, Iraken, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian.

18:00 - 20:00

Gerra hedatzen ari da Persiar golkoan, eta Israelek Iranen eta Libanoren aurkako "eskala handiko" erasoekin jarraitzen duen bitartean, Iranek Israelen aurka misilak jaurtiz erantzun du, baita AEBren base militarrak dituzten beste herrialde batzuk joz ere.

Israelgo Armadak astelehen honetan iragarri duenez, "eskala handiko" erasoak hasi ditu Irango erregimenaren azpiegituren aurka Teheranen, Isfahanen eta herrialdearen hegoaldean.

Bestalde, 394 pertsona hil ditu Israelek Libanoren aurka egindako aire-eraso gogorraren ondorioz, tartean 83 haur, eta 1.130 zauritu, Rakan Nasreddine Libanoko Osasun Publikoko ministroak igandean zabaldutako datuen arabera.

Duela astebetetik, Israelek aireko kanpaina bat du abian Libanoko hegoaldearen eta ekialdearen aurka, baita hiriburuko erdigunearen aurka ere. Kanpaina horrek jada 112.000 pertsona utzi ditu etxerik gabe, aterpetxe ofizialetan.

Bestalde, Hezbollah Libanoko talde xiitak helburu militarren aurkako erasoak egiten jarraitzen du Israel iparraldean.

Bien bitartean, Saudi Arabiako, Arabiar Emirerri Batuetako, Qatarreko eta Kuwaiteko agintariek astelehen goizaldean baieztatu dutenez, Iranek droneekin eta misilekin eraso egin die.

Irango Guardia Iraultzailearen arabera, gainera, Al Adirin dagoen AEBren helikoptero base bat "suntsitu" dute, droneekin eta misilekin.

Gainera, Irakeko aireko defentsa sistemek drone bat jo dute astelehen honetan Victoria basearen inguruan, AEBk Bagdad hiriburuko aireportuaren barruan duen gune militar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X