EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk 172 milioi upel aterako dituzte beren petrolio erreserba estrategikoetatik

Ormuzko itsasartetik igarotzen ari ziren itsasontzien aurkako azken erasoen ondotik, Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igo da. 

BERLIN (Germany), 09/03/2026.- A mobile application displays the current crude oil prices on a mobile phone screen in Berlin, Germany, 09 March 2026. Fueled by the escalating conflict in the Middle East, the international oil benchmark, Brent Crude, surged past 100 US dollars per barrel on 09 March 2026. (Alemania) EFE/EPA/FILIP SINGER

Europan erreferentzia den Brent upela 100 dolarretik gora kokatu da berriro. Argazkia: EFE

Ekialde Hurbileko gerrak eragindako petrolio krisiak bultzatuta, Ameriketako Estatu Batuek iragarri dute beren petrolio erreserba estrategikoetatik 172 milioi upel merkaturatuko dituztela.

AEBko Energia Departamentuak jakinarazi duenez, Donald Trump presidente estatubatuarrak baimena eman du datorren astetik aurrera petrolio erreserbaren zati bat merkatura ateratzeko. Chris Wright Energia idazkariaren arabera, upelak 120 egunetan zehar merkaturatuko dira gutxi gorabehera.

Bart etorri da AEBren erabakia, Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) bere erreserba estrategikoetatik 400 milioi upel merkaturatuko zituela iragarri ondotik.

1973ko petrolio krisiaren ondotik Energiaren Nazioarteko Agentzia sortu zenetik, erreserbetatik ateratako inoizko kantitaterik handiena da. 2022an ere, Ukrainako gerraren hasieran, petrolio erreserbak baliatzea erabaki zuen aipaturiko agentziak.

Erasoak Ormuzko itsasartean

AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerra Ormuzko itsasartera zabaldu da. Gatazka hasi aurretik, mundu osoan ekoitzitako petrolioaren laurden bat igarotzen zen bertatik.

Britainia Handiko itsas agintariek jakinarazi dutenez, azken orduetan bi petrolio-ontziri eta kargaontzi bati eraso egin diete. Petroliontzi barruan zihoazenak bertatik atera behar izan dituzte, baina momentuz ez dute biktimen inguruko informaziorik zabaldu. 

Hori guztia dela eta, petrolioaren prezioak gora eta gora egiten jarraitzen du. Europan erreferentzia den Brent upelak 100 dolarren langa gainditu du berriro eta Texaseko upelak igoera handiekin amaitu zuen atzoko saioa. 

Petrolio erreserbak merkaturatuta, prezioen igoera apaltzea eta segurtasun energetikoa indartzea lortu nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X