LATINOAMERIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren

Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".

El presidente de Cuba, Miguel Díaz-Canel

Miguel Diaz-Canel, Kubako presidentea. Argazkia: EFE

Kubak eta AEBk bi herrialdeen arteko elkarrizketak abiatu dituzte, gaur egungo krisiari "elkarrizketaren bidetik" irtenbidea bilatzeko, ostiral honetan Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak jakitera eman duenez.

Horren hitzetan, "Kubako funtzionarioek AEBko Gobernuko ordezkariekin elkarrizketak izan dituzte berriki. Horien helburua bi nazioen arteko aldebiko ezberdintasunei irtenbideak bilatzea izan da, elkarrizketaren bidez".

Lehen kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak topatzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".

Era berean, Kubako buruzagiak azpimarratu du elkarrizketa honetan Habanako agintariek argi utzi dutela negoziazio prozesuan bi estatuen sistema politikoak, subiranotasuna eta autodeterminazioa errespetatuz egin behar dela.

"Elkarrekikotasuna eta Nazioarteko Zuzenbidearekiko atxikimendua kontuan hartuta aztertu da hori", Kubako presidentearen arabera, eta zabalik utzi du AEBrekin elkarlanean aritzeko aukera, "mehatxuei aurre egiteko eta bi nazioen segurtasuna eta bakea bermatze aldera, baita eskualdean ere".

Azken asteotan, AEBko presidenteak mehatxu gehiago egin ditu, besteak beste, "Kuba erori egingo da", esan baitu. Horren harian, herrialde horren kontrola "modu adiskidetsuan" hartu eta buruzagiei Venezuelaren ereduari jarraitzeko proposatu die Trumpek.

Azken asteotan petrolio gutxiago heldu zaio Kubari Venezuelatik, urtarrilaren hasieran AEBk Nicolas Maduro presidentea atxilotu ostean, operazio militar historiko batean. Krisi energetikoa areagotu egin da, Trumpek defizit hori nolabait estaltzen zuten herrialdeei zigor ekonomikoak ezartzeko mehatxua egin ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X