Espainia NATOtik kanporatzea proposatu du Pentagonoaren barneko mezu elektroniko batek
Zehazki, NATOko aliatu "zailak" zigortzea proposatu du, Iranen aurka egindako operazioak "nahikoa" ez babesteagatik. Sanchezek, bere aldetik, Espainiak Aliantza Atlantikoarekin erabateko kolaborazioa duela nabarmendu du. Agiri ofizialekin soilik lan egiten dutela gaineratu du, ez mezu elektronikoekin.
Iranen aurkako operazio militarrak babestu ez dituzten NATOko aliatuak zigortzeko aukera mahai gainean jarri du Pentagonoaren barneko mezu elektroniko batek, Reuters albiste agentziak aurreratu duenez. Aukera horien artean legoke herrialde "zailak" deiturikoak kanporatzea, Espainia kasu.
Mezu horrek Pentagonoaren ezinegona islatzen du, hainbat herrialdek uko egin diotelako edo erreparoak jarri dizkiotelako beren base militarrak Estatu Batuen eskura jartzeari edo beren aire espazioa zeharkatzeko baimena emateari.
Herrialde "zailak" deiturikoak NATOko posizio garrantzitsuetatik kanporatzeak eragin sinbolikoa izango luke, nahiz eta AEBren operazio militarretan ondorio mugatuak izan.
Halaber, AEBk Europako lurraldeei ematen dien babes diplomatikoa berrikustea aurreikusten du dokumentuak. Esaterako, Malvina uharteei emandako babesa ezbaian jartzen da —Erresuma Batuaren menpeko Atlantikoko uhartea da, baina Argentinak Malvinetako uharteen subiranotasuna eskatzen du.
Donald Trump AEBko presidenteak gogor kritikatu ditu NATOko aliatuak Ormuzko itsasarteko operazioetan parte ez hartzeagatik, eta Estatu Batuek NATO uzteko aukera mahai gainean jarri du.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak garrantzia kendu dio Pentagonoaren inguruko filtrazioari, Espainiak NATOrekin dituen betebeharrak betetzen dituela eta kide leiala dela iritzita.
EBko gobernuburu eta estatuburuak Zipren egiten ari diren goi-bileraren atarian adierazi duenez, Estatu Batuetako gobernuaren agiri ofizialekin lan egiten dute eta ez mezu elektronikoekin. "Espainiako Gobernuaren jarrera argia da: aliatuekin erabateko lankidetza, baina betiere nazioarteko legediaren barruan", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.