Israelek eta Libanok su-etena hiru astez luzatzea adostu dute
Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du albistea, bi herrialdeetako ordezkariekin Etxe Zurian egindako bileraren ondoren. Halaber, epe laburrean Israelgo lehen ministroa eta Libanoko presidentea Washingtonen espero dituela azpimarratu du.
Donald Trump, Israel eta Libanoko ordezkariekin Etxe Zurian egin duen bileran. Argazkia: EFE
Israelen eta Libanoren arteko su-etena beste hiru astez luzatuko dela iragarri du, bart, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, bi herrialdeetako ordezkaritza batekin Etxe Zurian egindako bileraren ostean.
Bilera ondo joan dela azpimarratu du. Halaber, "Estatu Batuek Libanorekin elkarlanean jardungo dute Hezbollahrengandik babesten laguntzeko", adierazi du sare sozialetan.
Horrez gain, epe laburrean Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa eta Joseph Aoun Libanoko presidentea Washingtonen espero dituela azpimarratu du.
Trumpek ez ezik, bileran parte hartu dute AEBko presidenteordeak, Marco Rubio Estatu idazkariak, Mike Huckabee eta Michel Issa AEBk Israelen eta Libanon dituzten enbaxadoreek eta bi herrialdeetako ordezkaritza batek.
Hezbollah eta Israelen erasoek ez dute etenik
Su-etena beste hiru astez luzatzeko akordioa iragarri arren, ikusi egin beharko da aldeek errespetatzen duten ala ez.
Azlen orduetan, Hezbollahk Israel iparraldera misilak jaurti ditu. Israelgo Armadak, berriz, Libano hegoaldea bonbardatu du.