AEBk petrolio-ontzi bati tiro egin dio Omanen, Irani ezarritako blokeoa urratzeagatik
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Petrolio-ontzi bat sutan, Omanen. Argazkia: EFE
AEBko Armadak petrolio-ontzi bati tiro egin dio astelehen honetan Omango golkoan, Estatu Batuek Irani jarritako blokeoa urratzeagatik, Centcom Estatu Batuetako Komando Zentralak jakinarazi duenez.
Abraham Lincoln USS hegazkin-ontziko F/A-18 Super Hornet ehiza estatubatuarrak Palaosko bandera zeraman ontzi baten kontra "doitasunezko munizioa jaurti du" AEBko Armadaren aginduak ez betetzeagatik, Centcomek jakitera eman dutenez. Antza denez, ontziak ez du Iranera ez joateko desbideratu nahi izan.
Eraso horrekin, Donald Trump AEBko presidenteak apirilaren 13an ezarritako itsas blokeoa bete ez duten zazpi ontzi "geldiarazi" dituela jakinarazi du Centcomek. Gainera, 134 ontzi zuzendu dituela eta "laguntza humanitarioa" zeramaten 42 igaro direla ere adierazi du.
Egoera oso nahastuta dago berriro ere inguru horretan. Igandean Iranek su-etena urratu zuen Israeli misilak jaurtita, hark lehenago Libano bonbardatu zuelako, Trumpek horrelakorik ez egiteko eskatu arren.
Gaur, dena dela, Trumpek esan du gertu dagoela gerra amaitzea ekarriko lukeen akordioa, eta "Israelek eta Iranek berehala tiro egiteari utzi" behar diotela ere gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzak Ormuzko itxierak eragindako kalteari buruz hitz egin du gaur, eta iragarri du 200 milioiko kostua ekarriko diola Euskadiri.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.