LURRIKARAK VENEZUELAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi euskal herritar desagertuta daude Venezuelako lurrikaren ostean

Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira, baina senideek eta lagunek onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumea hil dela.

June 24, 2026, Caracas, Miranda, Venezuela: Caracas, Venezuela, was hit by two powerful earthquakes. June, 24, 2026,Image: 1112464755, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no  , Credit line: Jimmy Villalta / Zuma Press / Europa Press
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



Jimmy Villalta / Zuma Press / Europa Press / ContactoPhoto

25/6/2026

Ostegunean Venezuela gogor astindu zuten lurrikaren ondorioz desagertutako euskal jatorriko bi pertsonaren bila jarraitzen dute. Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Gertukoek ez dute horien berririk lurrikarak izan zirenetik.

EITBk jakin duenez, Jon Sustatxa 67 urteko ingeniaria lurrikaren eragin handiena jasan zuen eremuan desagertu zen. Lurrikaren ondorioz erori zen 7 solairuko eraikin batean bizi zen, eta etxean zegoen lurrikarak jazo zirenean.

Bestalde, Bilboko Venezuelarren Plataformak, Caracasko Euskal Etxeko iturriak aipatuz, Maria del Coro euskal jatorriko donostiarraren desagerpenaren berri eman du.

Orduak igaro ahala, bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira, baina senide eta lagunek onik topatzeko itxaropenari eusten diote.

Bilaketa lanetan jarraitzen duten bitartean, ostiralean baieztatu zuten Alazne Solabarrieta, 65 urteko euskal jatorriko emakumea, hil egin dela. Hondakinen artean harrapatuta geratu zen. Senarra berarekin zegoen lurrikarak izan zirenean, eta zaurituta eraman zuten ospitalera.

Solabarrieta Caracasen jaio zen, baina Ondarroako (Bizkaia) arbasoak zituen. Jose Maria Solabarrietaren biloba zen, Bigarren Errepublikan Ondarroako alkate izan zenarena. Ihes egin eta Venezuelan erbesteratu behar izan zuen familiarekin. Bera eta senarra Pakea jatetxearen jabe ziren Caracasen, euskal gastronomian espezializatutako lokala.

Goizean zehar, nahasmena egon zen emakumearen egoeraren inguruan; izan ere, senide batzuek eta Lehendakaritzak haren heriotza baieztatu zuten hasiera batean. Ondoren jakin zen erreskate taldeak oraindik lanean ari zirela eraitsitako eraikinaren hondakinen artean. Azkenean, albisterik txarrena baieztatu zuten, haren gorpua aurkitu zutenean.



Ehunka espainiar lokalizatu gabe

Oraindik ezin izan dituzte ehunka espainiar aurkitu. Zehazki, 200.000 espainiar inguru bizi dira Venezuelan.

Azken balantzearen arabera, Venezuelako lurrikaretan hildako espainiarrak 5 dira jada, eta desagertuak, berriz, 119.

Era berean, oraindik ere 14 espainiar daude hondakinen azpian, erreskate taldeen zain.

Hildakoen kopurua

Venezuelako Gobernuak jakitera eman duenez, ehunka pertsona hil dira bi lurrikaren ondorioz, eta litekeena da datozen orduetan kopuruak gora egitea.

7,2 eta 7,5 magnitudeko bi lurrikara izan dira Venezuelako Sierra Aroan, herrialdearen ipar-mendebaldean, Caracastik 315 kilometrora (200 km, zuzenean), baina lurrikarak dozena erdi estaturi eragin die, eta hiriburuan ere hildakoak eragin ditu.

Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren arabera (USGS), ondorioak askoz larriagoak izan daitezke. “Litekeena da biktima eta kalte kopuru handia egotea, eta litekeena da hondamendia irismen handikoa izatea”, adierazi du USGSk. Hildakoen kopuruari dagokionez, berriz, 10.000 eta 100.000 artean izan litezkeela iragarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X