Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Venezuelan bart izan diren lurrikaren albisteak mundu osora zabaldu den babes eta elkartasun oldea sortu du.
Imanol Pradales lehendakariak Venezuelako lurrikaren ondorengo "momentu zail hauetan Euskadiren elkartasun eta babes osoa" igorri dizkie venezolar guztiei eta "bereziki gertukoak galdu dituztenei. "Lurrikarek ehunka hildako eta zauritu eragin dituzte Venezuelan, eta jasotzen ari garen albisteak gero eta okerragoak dira". "Tragedia izugarria" dela esan du.
Venezuelan bertan, Maria Corina Machado eta Edmundo Gonzalez oposizioko liderrek babesa eskatu diote nazioarteari.
Nicolas Maduro Venezuelako presidente kargugabetuak elkartasun mezua bidali dio bere herrialdeari asteazkeneko lurrikaren ostean: "Une zail honetan batasun nazionalerako, lasaitasunerako eta maitasunerako dei egin nahi dut", adierazi du Madurok New Yorken idatzitako eta sare sozialetan zabaldutako mezu batean. New Yorkeko espetxe federal batean daude preso Maduro eta Cilia Flores emaztea. "Inor ez dadila bakarrik geratu, komunitate bakoitzak zaindu ditzala bere haurrak, aitona-amonak eta gaixoak, eta lagun diezaiogun denok erreskate taldeen, PNBren (polizia), FANBren (armada), babes zibilaren, suhiltzaileen, langileen eta boluntarioen lanari", idatzi du.
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Latinoamerikatik, Mexiko, Brasil, Ekuador, Argentina, El Salvador, Txile, Dominikar Errepublika, Panama eta Costa Ricako buruzagiek elkartasuna adierazi diote Venezuelari, eta Venezuelara laguntza humanitarioa bidaltzeko prest agertu dira.
Donald Trump AEBko presidenteak ostegun honetan adierazi duenez, Washington prest dago Venezuelari laguntzeko eta, adierazi duenez, Gobernu estatubatuarraren "agentzia guztiei" agidnu die "azkar jarduteko prest" egon daitezela.
Europatik, Antonio Tajani Italiako Atzerri ministroak iragarri du Babes Zibileko mekanismoa martxan jartzeko eskatuko diola Europar Batasunari, Venezuelako larrialdirako esku-hartzeak "koordinatzeko eta finantzatzeko".
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, agintariekin harremanetan dago "beharrak ebaluatzeko", eta "premiazko laguntza guztia bidaltzeko prest" dagoela adierazi du. Larrialdi Unitate Militarraren (UME) eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza eskaini dio Venezuelari. Defentsa Ministerioa erreskaterako USAR eliteko taldeko 54 erreskatista Venezuelara bidaltzeko prestatzen ari da, erreskate lanetan laguntzeko. Unitate horren funtzio nagusia da egitura kolapsatuen azpian harrapatuta dauden biktimak aurkitzea, egonkortzea eta ateratzea, espazio konfinatuetan eta hondamendi handien agertokietan.
Alemaniako Gobernuak, bere aldetik, A400M garraio militarrerako sei hegazkin eskaini dizkio Venezuelari, eta Berlini eskatu ahala bidalitzeko prest daudela esan du. A400M hegazkina, batez ere, langileak eta materiala garraiatzeko erabil daitezke, eta, adibidez, Laguntza Teknikorako Agentziaren (THW) edo Alemaniako Gurutze Gorriaren (DRK) laguntza-hornidurak azkar lekualdatzeko, esaterako. Gainera, aireontzi taktiko hori ebakuazio medikoko misioetarako egokitu daiteke (MedEvac) eta pazienteen garraio sanitariorako erabili.
Maxime Prevot Belgikako Atzerri ministroak adierazi duenez, "Europar Batasuneko Babes Zibileko Mekanismoa aktibatzen bada, Belgika laguntza emateko prest dago".
Txinako Gobernuak doluminak adierazi ditu ostegun honetan Venezuelak jasandako 7,2 eta 7,5 lurrikarengatik, eta herrialdearen beharren arabera, eskura duen "laguntza guztia" emateko prest dagoela adierazi du.
Narendra Modi Indiako lehen ministroak ere doluminak eman dizkio Venezuelari, eta bere herrialdea laguntza emateko prest dagoela ziurtatu du. "India ahalik eta laguntza gehien emateko prest dago", idatzi du Xn.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak doluminak igorri dizkio Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteari eta, era berean, Dmitri Peskov Kremlinen bozeramaileak adierazi du Venezuelak Errusiari laguntza eskatuz gero, azkar erantzungo duela. "Gure lagun venezuelarrek eskatzen badigute, noski, berehala erantzungo dugu", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.