AEBk 7 pertsona hil ditu gutxienez Iranen, erasoen zazpigarren gauean; Teheranek Kuwait eta Bareingo baseei eraso egin die
AEBk amaitutzat eman du 7 egun iraun duen eraso sorta hau.
AEBko militarrak Ormuzen. Argazkia: Europa Press.
Irango agintariek jakitera eman dutenez, gutxienez zazpi pertsona hil dira, guztiak zibilak, eta zortzi zauritu dira AEBk Iranen aurka egindako erasoen zazpigarren gauean.
Ahmad Moradi Gobernu probintzialeko bozeramaileak Tasnim albiste-agentziari jakinarazi dionez, gaur gaueko erasoek utzitako ondorioen informazioa biltzen jarraitzen dute. Oraingoz, zazpi hildako eta zortzi zauritu izan direla jakinarazi du.
Agintariek jakinarazi dutenez, gutxienez tunel bati eta herrialdeko komunikazio sareko hiru zubiri eraso diete. Bestetik, Irango hedabideek azaldu dutenez, leherketak izan dira herrialdeko hainbat hiritan, Ormuzetik gertu.
Bitartean, Ameriketako Estatu Batuetako Aginte Zentralak (CENTCOM) iragarri du Iranen aurkako eraso oldea amaitu dela, eta "zaintza zentroen, azpiegitura logistiko militarren, arma biltegien eta itsas ahalmenen" aurkako erasoak egin dituela azaldu du.
Hala ere, Irango Osasun Ministerioaren arabera, zazpi egun hauetan 45 pertsona hil eta 400 baino gehiago zauritu dira.
Iranek Kwaiteko eta Bahreingo baseak eraso ditu
Bitartean, Iranek iragarri du hainbat soldadu estatubatuar hil dituela AEBk Kuwaiten eta Bahreinen dituzten helburu militarren aurka egindako azken erasoetan. Baseak, radarrak, komunikazio zentroak, erregai biltegiak, aireontziak eta hainbat zubi izan dituzte helburu.
"Guardia Iraultzailearen Lurreko Indarren borrokalari boteretsuek erasotzaileek Arifjanen (Kuwait) duten kontzentrazio-lekuari eraso zioten, eta horietako batzuen heriotza eragin zuten", adierazi dute Irango militarrek Fars agentziari bidalitako ohar batean.
Halaber, drone eta misilekin egindako "operazio sendoen" berri eman dute. Besteak beste, Al Ahmadi portuko AEBetako flotaren erregaia hornitzeko kaia, Ali al Salem base estatubatuarreko radarra, armamentua konpontzeko eta mantentzeko hangarrak eta droneen babeslekuak erasotu dituzte.
Barheinen, berriz, borroka-aireontzien eta erregai-biltegien gune bat jo dute eta "Batelco" izeneko inteligentzia datuen zentroa suntsitu dute.
"AEBko militarrak hartzen dituzten herrialdeak eta beren lurraldeak erasotzaile kriminal horien esku utzi dituztenak Irani erasotzeko, erantzun baliokidea jasotzeko prestatu behar dira", ohartarazi du Guardia Iraultzaileak bere oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.