Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Gizon bat Irango bandera astintzen. Argazkia: EuropaPress
"Jarrera defentsiboa erasokorra" izango dela hemendik aurrera ziurtatu du Iranek, eta "etsaiarentzat ustekabe estrategikoak" izango direla ere ohartarazi du.
Astelehen honetan amaitzen da AEBrekin sinatutako memorandum edo akordioaren betetze epea, su-etena aldarrikatu eta pendiente zeuden gaiak bideratzeko 60 eguneko epea, hain zuzen ere, eta gatazkak gori-gorian jarraitzen duela iritsi da eguna.
IRNA agentziak zabaldu duenez, bart Irango telebistan egindako elkarrizketa batean, Irango Guardia Iraultzaileko (IRGC) komandante batek "Errepublika Islamikoaren defentsa doktrina berrantolatu, modernizatu eta garatzearen" alde egin zuen.
"Hemendik aurrera, egiten dugun ekintza orok, defentsiboa bada ere, izaera erasokorra izan behar du", esan zuen Yadollah Javani Gai Politikoetarako IRGCko komandanteordeak, Irango indar armatuek "ikuspegi eraldatzaileak" hartuko dituztela iragartzearekin batera.
"Etsaiak jakin behar du ezin duela ustekabeko erasorik egin, ezta ustekabean hartu ere. Agian ezusteko estrategikoen zain egon beharko luke", ohartarazi zuen.
Adierazpen horiek Teheran eta Washingtonen arteko harremanak oso gaiztotuta daudenean datoz. Aurreko ostiralean bertan, Donald Trump AEBko presidenteak esan zuen Ormuzeko itsasartea "Estatu Batuen lurralde" izendatzeko asmoa duela, "Iran garaitu" ondoren.
Trumpen baieztapenaren ondoren, Irango indarrek adierazi zuten ez dutela amore emango AEBren "erabateko porrota" lortu arte. Eta ildo horretan, atzo bertan, 30.000 dolarreko ordainsaria iragarri zuten soldadu estatubatuar bat hil, harrapatu eta entregatzen duen edozein irandarrentzat. Emakume batek egiten badu, bainera, bikoiztu egingo diote ordainsaria.
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri zuen zehazki Irango Armadako komandante buruak, Amir Hatami jeneralak.
Zure interesekoa izan daiteke
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik
Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.
AfD ultraeskuindarrak Saxonia-Anhalteko hauteskundeak irabazi ditu, eta gehiengo osora hurbildu da
Zehazki, 39 edo 41 eserleku lortuko lituzke, boto-emaileen % 44,5aren edo % 44aren babesa jasota. Hala, alderdi ultraeskuindarra oso gertu geratuko litzateke eskualdeko parlamentuan gehiengo absolutua izateko behar diren 42 eserlekuetatik.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.