GERRA EKIALDE HURBILEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean

Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.

(Foto de ARCHIVO)

August 20, 2025, Gulf Of Oman, Indian Ocean, Iran: An Iranian missile is being fired from a vessel during a military exercise at an undisclosed location in southern Iran. On 21 August, Iran began two days of military drills in the northern Indian Ocean and Sea of Oman, which include missile launches, electronic warfare, and drone operations.



Europa Press/Contacto/Iranian Army Office

20/8/2025

Irango indarrak, misil bat jaurtizen. Argazkia: Europa Press.

Ekialde Hurbilean egoera tenkatzen ari da berriz ere, eta, hilabetez eraso zuzenik egin gabe egon badira ere, Estatu Batuek eta Iranek elkarren aurkako ofentsibari ekin diote berriro.

AEBko Komando Zentralak (CENTCOM) jakinarazi duenez, haien indar armatuek koheteak jaurtitzeko Irango bi plataformaren aurkako erasoak egin dituzte goizaldean, Larak uhartean. CENTCOMen ustez, Ormuzko itsasartera minak jaurtitzeko prest zituzten azpiegitura horiek.

Eraso horietan gutxienez bi pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte, Hossein Amirtimouri uhartea dagoen Qeshm gune administratiboko gobernadoreak jakitera eman duenez.

Amirtimourik ez du adierazi zenbat zauritu diren, ezta zelan dauden ere, baina guztiak arreta medikoa jasotzen ari direla adierazi du.

Iranek ofentsiba horri erantzun dio eta AEBko armadak erabiltzen dituen Jordaniako bi aire-base eta Arabiar Emirerri Batuetako bati eraso die.

Ekialde Hurbileko sei petrolio-potentziek osatzen duten Golkoko Lankidetza Kontseiluak "ekintzak" bertan behera utz ditzala eskatu dio Irani. Eraso horiek "eskalada arriskutsua" dakartela ohartarazi du kontseiluko idazkari nagusi Al Budaiwik, baita "herrialde horien subiranotasunaren, segurtasunaren eta egonkortasunaren urraketa nabarmena" ere.

Bestalde, Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak uste du "tamalgarria" dela erasoei berriro ekitea, eta aldeei eskatu die "elkarrizketa diplomatikoei berriro heltzea, egonkortasuna eta eskualdearekiko konfiantza berrezartzeko akordio bat lortzeko".

Ormuz, uztailetik itxita

Iranek uztailaren erdialdean itxi zuen Ormuzko pasabidea, AEBk Irango lurraldearen hegoaldearen aurka egindako bonbardaketen ondoren. Ameriketako Estatu Batuek Irango ontzi eta portuen gaineko setioa berrezarri zuten, persiar herrialdearen ekonomia kaltetzeko helburuarekin.

Azken hilabete honetan, AEBk bide bat ireki du Omango kostaldetik gertu dagoen itsasartearen hegoaldean, petrolioaren itsas zirkulazioa berriz ireki nahian, eta "Paria Ekonomikoa" operazioa abiarazi du Persiako herrialdea ekonomikoki gehiago isolatu eta, sei hilabeteko gerraren ondoren, mendean hartzen saiatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X