IRUZKINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte Nazionalak irabazi du, eta ez da lehen aldia

Gaur egun, ez gaude herrialde txiki bateko eskuin muturraren igoeraren aurrean, Frantziaz ari gara. Ultra eskuinak Frantzia eskuratuz gero, amets europarra amaitutzat eman beharko da.

Fronte Nazionalak, jarraian, irabazten dituen hirugarren hauteskundeak dira hauek. Europarretan eta departamenduetakoetan geratu zen lehen indar bezala, ia ehuneko 25aren botoekin. Horregatik, pentsa liteke Parisko atentatuak gertatu izan ez balira ere, hauteskunde erregional hauek ere berdin berdin irabaziko lituzkeela.

Atentatu hauek % 5 gehitu diote Fronte Nazionalari, % 30era iritsi arte. Harrigarria baita Marine Le Penek Lille eskualdean lortutako emaitzak, botoen % 40rekin, bere ilobak Marion Marechale-Le Penek Marsellan lortu dituenak bezalaxe.

Datuak ikusita, ondorioztatu daiteke Frantziarrek arrunt jotzen dutela ultraeskuina bozkatzea. Hamarkada batean hirukoiztu egin dira Fronte Nazionala bozkatzen dutenen kopurua, nahiz eta alderdi honek Jean Marine Le Penek zuzentzen zuenean iragan faxista izan.

Marinek, bere alabak, alderdiaren irudia modernizatzea lortu du, baina ez da ahaztu behar Europako ultra eskuin gogorrenaren aurrean gaudela.

Gaur egun, ez gaude herrialde txiki bateko eskuin muturraren igoeraren aurrean, Frantziaz ari gara. Ultra eskuinak Frantzia eskuratuz gero, amets europarra amaitutzat eman beharko da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X