Aurrez aurreko eztabaida: Macron faborito da, baina Le Penek ikasita dakar lezioa
Emmanuel Macronek eta Marine Le Penek, Frantziako presidentetza lortzeko lehian, asko izango dute jokoan asteazken honetan, telebistan, 20:50ean hasita egingo duten eztabaidan.
Bi hautagaietako inork ez du nahikoa boto Eliseora zuzenean sartzeko; beraz, bigarren itzulirako helburua eta, zehatzago, eztabaidarako, beste hautagaia okerragoa dela sinetsaraztea izango da, hain justu.
Presidente liberala eta buruzagi ultraeskuindarra lehia garrantzitsua prestatzen ari dira azken orduetan, eta ez dute ekitaldi publikorik programatuta. Badakite eztabaida duela bost urte izan zutena baino askoz erabakigarriagoa izan daitekeela.
Inkesten arabera, Macronek Le Penekiko abantaila zertxobait handitu du lehen itzulitik (inkestek, batez beste, botoen % 55,2 ematen dizkiote, lehen itzulian % 44,8 eman ondoren), eta, ondorioz, aurrez aurreko eztabaidan faborito gisa arituko da.
Inor ez dago, ordea, fidatzeko moduan. Ezkerreko boto-emaileek egiten dutena erabakigarria izango da emaitzarako, baita abstentzioa ere (% 26koa izatea espero da). Macronen estiloak eta politikek ezkertiar asko uxatu ditu, eta 2017an baino zailagoa izango du eskuin muturra boteretik kanpo mantentzeko behar besteko babesa lortzea. Eztabaida aprobetxatzen saiatuko da boto horiek berreskuratzeko eta botoa eman ala ez zalantzan daudenak mobilizatzeko.
2017ko eztabaida egun presidente denaren garaipen izugarriarekin amaitu zen, analista eta komunikabide guztien arabera, neurri batean bere merituengatik eta neurri batean Le Penen paper txarragatik; haren adierazpenek eta tonu desegokiak lekuz kanpo zegoen Le Pen bat erakutsi zuten, estatuburu izateko neurria ematen ez zuena.
Le Pen orain bost urte baino hobeto prestatuta dator. Aurreratu zuen bi egun oso emango zituela eztabaida prestatzen, "une garrantzitsua" delako; joan den astean aitortu zuen duela bost urteko eztabaida bere ibilbide politikoko "porrotik handiena" izan zela.
Kanpainan izan duen portaerak, gai gatazkatsu eta polemikoetan sartu gabe, pentsarazten du eztabaida tonu bateratzaileago eta lasaiagoarekin bideratuko duela, duela bost urte ez bezala.
Aukera guztiak zabalik daude: edonork irabaz dezake eta edonork galdu.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.
Etxebizitza turistikoaren jarduera eta gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea mugatu nahi ditu Europak
Etxebizitza krisia dela eta, Europa osoan dagoen arazo larriari heldu nahi dio Bruselak, eta gaur lege berri bat aurkeztu du. Besteak beste, murriztu egin nahi du etxebizitza turistikoaren jarduera eta baita gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea.
Netanyahuk ukatu egin du Emirerriek urriaren 7ko erasoez ohartarazi izana
‘Haaretz’ egunkariak argitaratu duen informazioaren arabera, Arabiar Emirerri Batuek operazioaren berri eman zioten Israelgo lehen ministroari, eta, informazio horren aurrean, bertako oposizioak ohartarazpenei entzungor egitea leporatu dio Netanyahuri.
Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean
Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.