Alderdi Sozialista Melenchonek bultzatutako ezkerreko koalizioan aurkeztuko da hauteskunde legegileetara
Ekainaren 12an eta 19an Frantzian egingo diren hauteskunde legegileei begira, Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak babestu egin du Jean-Luc Melenchonek bultzatutako ezkerreko koalizioan aurkezteko Frantzia Intsumikoarekin lorturiko aurreakordioa.
Bost ordutik gorako eztabaidaren ondotik, Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak erabaki du Frantzia Intsumisoaren, ekologisten eta komunisten arteko koaliziora batzea.
Goizaldean egin den bozketan, 167 aldeko boto, 101 kontrako boto eta 23 abstentzio izan dira.
Bozketaren aurretik, Olivier Faure Frantziako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia Frantziako Intsumisoarekin lorturiko akordioa babestu du eta bakarrik aurkeztearen arriskuez ohartarazi du. Frantziako presidentea aukeratzeko apirilean egin ziren hauteskundeetan, Anne Hidalgo Alderdi Sozialistako presidentegaiak botoen % 1,7 soilik eskuratu zuen eta 577 hauteskunde barruetatik 12tan bakarrik gainditu zuen % 3ko langa eta bakar batean ere ez zen % 5era iritsi.
Melenchonek gidatutako ezkerreko koalizioaren helburua Asanblea Nazionalean gehiengoa lortzea da Emmanuel Macron presidenteari aurre egiteko.
NPA Alderdi Antikapitalista Berriak, ostera, iragarri du ez duela bat egingo Melenchon buru duen koalizioarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.
Etxebizitza turistikoaren jarduera eta gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea mugatu nahi ditu Europak
Etxebizitza krisia dela eta, Europa osoan dagoen arazo larriari heldu nahi dio Bruselak, eta gaur lege berri bat aurkeztu du. Besteak beste, murriztu egin nahi du etxebizitza turistikoaren jarduera eta baita gune tentsionatuetan bigarren etxebizitzak erostea.
Netanyahuk ukatu egin du Emirerriek urriaren 7ko erasoez ohartarazi izana
‘Haaretz’ egunkariak argitaratu duen informazioaren arabera, Arabiar Emirerri Batuek operazioaren berri eman zioten Israelgo lehen ministroari, eta, informazio horren aurrean, bertako oposizioak ohartarazpenei entzungor egitea leporatu dio Netanyahuri.