FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bardella izan daiteke Frantziako eskuin muturraren presidentegaia, Le Pen inhabilitatu baitute

Marine Le Pen Bilgune Nazionalaren buruzagiari lau urteko espetxealdia, 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Europako Parlamentuaren dirua (2,9 milioi euro) alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik.
Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidente eta Marine Le Penen bigarrena, artxiboko irudi batean
Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidente eta Le Penen bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE

Marine Le Pen Frantziako eskuin muturreko buruzagiaren etorkizun politikoa kinka larrian dago, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik ezarri dioten bost urteko inhabilitazioa dela eta. Izan ere, gaur-gaurkoz, ezingo da hautagai izan 2027ko presidente hauteskundeetan.

Bilgune Nazionalaren buruzagiari lau urteko espetxealdia (horietako bi bakarrik bete beharko ditu; nahi izatera, pultsera elektronikoarekin), 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Europako Parlamentuaren dirua (2,9 milioi euro) alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik.

Hala ere, Le Penek ez du amore eman nahi eta epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela iragarri du, hauteskunde presidentzialetara aurkeztu ahal izateko. Hala ere, jakin badaki helegitea ebatzi arte 18 hilabete eta bi urte bitartean igaro daitezkeela. Bidea zaila dela jakin arren, aukera-zirrikitu bat badagoela azpimarratu du TF1 telebista katean bart egin dioten elkarrizketan. Testuinguru horretan, azkar mugitzeko eta 2027ko hauteskunde kanpaina baino lehen erabakia hartzeko eskatu dio Justiziari.

Frantziako zenbait legelariren arabera, apelazio-helegiteak inhabilitazioa eten egingo luke eta aukera emango lioke auzia 2027tik aurrera luzatzeko. Gero, Frantziako presidente aukeratuko balute, immunitatea eskuratuko luke, eta bere aurkako prozesu judiziala bertan behera geratuko litzateke.

Beste legelari batzuen ustez, ordea, helegiteak helegite, inhabilitazio zigorra bere horretan geldituko da. Horrek bidea libre utziko lioke Jordan Bardella Bilgune Nazionalaren presidentegai gisa hauteskundeetara aurkezteko.

Jordan Bardella Bilgune Nazionaleko presidentea 2027ko hauteskundeetan presidentegai izateko aukeraz galdetuta, momentuz hautagai izateko itxaropenari eusten dio Le Penek, eta aukera hori baztertu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X