Dantza eskoletako ikasleek erakustaldia egin dute Kontxako pasealekuan
Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritatik iritsitako 1.500 ikasle inguru izan dira Donostian, eta eguzkipean egin dute dantza, irudi ederra utziz. Asteazkenean ospatuko den Dantzaren Nazioarteko Egunaren kariaz antolatu duten ekitaldietako bat izan da Kontxakoa.