Erresuma Batuko Justiziak legez kanpokotzat jo du Palestine Action taldea debekatu izana
Londresko Auzitegi Goreneko hiru epaileek adierazi dutenez, 2020an sortutako taldeak protestak egiteko "delituzko metodoak" erabiltzen baditu ere, bere taktikek ez dute legean ezarritako baremoa betetzen terrorista gisa sailkatu ahal izateko. Betoa indarrean sartu zenetik, 2.700 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte Palestine Actioni babesa emateagatik. Horietako asko adinekoak dira, eta babesa adierazteko pankarta bat eramate hutsagatik atxilotu dituzte.