Gaurko 5 irakurrienak
Epaileak ez du Cerdan aske utziko, frogak suntsitzeko arriskua dagoela argudiatuta
Hala ere, aurreratu du "aurreikuspenen arabera" prebentziozko espetxealdia ez dela aurten baino gehiago luzatuko.
Diez Antxustegi: "PP galduta dago eta EH Bildu ezkutatuta"
Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak EH Bilduren "anbiguotasuna" kritikatu du, eta "konpromiso zehatzik" ez duela hartzen aurpegiratu dio.
Pello Otxandianok estatus berri bat adosteko "erabateko eta mugarik gabeko konpromisoa" eskaini dio lehendakariari
EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandianok bat egin du lehendakariak “garai ilunen” mehatxuaren inguruan egindako diagnostikoarekin. Ildo horretan, azpimarratu du EH Bildu prest dagoela, “mugarik gabe”, Euskal Herriaren eta euskal gizartearen defentsan lankidetzan egiteko: “Lehendakariak eta gobernuak gure erabateko kolaborazioa izango du testuinguru historiko honi aurre egiteko”.
Andueza: "Ez diogu aterik irekiko independentziari bide emango liokeen Estatutuaren erreformari"
Eneko Andueza PSE-EEren bozeramailearen ustez, "Estatutu berri bat ahalbidetu behar dugu, 46 urte hauetan garatu ahal izan ditugun aurrerapen guztiak jaso eta beteko dituena", eta pilota EAJren eta EH Bilduren teilatuan dagoela azpimarratu du.
PPk Jaurlaritzari leporatu dio ezkerrera egin izana
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, "Euskadik arazo larria du ezker erradikalarekin". "Pradales jauna, EAJrekiko oso urruti gaude, eta hori ez da autogobernuarekiko dugun interpretazioagatik, baizik eta EAJk ezkerrera egin duen bideagatik, Bilduren eta PSEren presioei men eginez".
Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
Dozenaka pertsona atxilotu dituzte goizeko lehen zatian Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.
Jon Hernandez (Sumar): "Estatutuaren inguruko eztabaida ezin da modu abstraktuan egin, eskumenak nola erabiltzen diren ikusi behar da”
Politika orokorreko osoko bilkuraren arratsaldeko saioan, Sumarreko legebiltzarkideak ohartarazi du estatutu berriari buruzko eztabaida autogobernuaren benetako erabileran eta dauden eskumenetan oinarritu behar dela. Hernandezek azpimarratu du jokoan dagoena ez dela soilik legegintzaldi bat, Euskadik krisi klimatikoari, prekarietateari, desberdintasun sozialari eta etxebizitzari erantzuteko duen gaitasuna baizik.
Vox: "Langabezia-prestazioen kudeaketaren eskualdatzea txiringito berri bat sortzeko aitzakiarik onena izango da"
Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak abiatu du Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren arratsaldeko saioa. Migrazioaren gaia hizpide izan du behin eta berriz, eta Pradalesen Gobernuaren lehen urteari buruz "oso emaitza kezkagarriak" eman dituela esan du.
"Nahasmendu delirantea" diagnostikatu diote medikuek Kabiecesen 400 haur baino gehiago txertatu gabe utzi zituen erizainari
Epaiketaren laugarren egunean, auzipetua auzitegian aurkeztu da, baina deklaratzeko moduan ez dagoela onartu du.