Estatutu berria adosteko dei egin die lehendakariak alderdiei, Euskadirentzat "garai zailak" datozela eta
"Orain alderdien garaia da; hitz egin, negoziatu eta adosteko garaia", azpimarratu du lehendakariak. Ildo horretan, iragarri du ekainean berriro alderdiekin bilera erronda egingo duela egindako ibilbidea aztertu, ebaluatu eta ondorengo urratsak aztertzeko. Autogobernuari lotuta, urtea amaitu arteko epea eman dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari Gernikako Estatutua osorik betetzeko.
Imanol Pradales lehendakariak estatutu berria "negoziatu eta adosteko" dei egin die alderdiei, "Euskadirentzat oso garai zailak eta ilunak" iritsi daitezkeela eta.
Politika orokorreko lehen osoko bilkura da gaurkoa lehendakariarentzat, eta, urte politikoari begira bere gobernuak dituen erronkak eta helburuak azaldu ditu, autogobernuan azpimarra jarrita.
Negoziazioak "soseguz, baina denborarik galdu gabe" egin behar direla adierazi ondotik, bidea ezin dela "mugarik gabe luzatu" nabarmendu du. Hori dela eta, 2026ko ekainera arteko epea jarri du akordioa lortzeko muga gisa. Azaldu duenez, berriro alderdiekin bilera erronda egingo du egindako ibilbidea aztertu, ebaluatu eta ondorengo urratsak aztertzeko.
"Orain alderdien garaia" dela azaldu du lehendakariak, bera bidelagun izango dela argi utzita. Ildo horretan, erantzukizunez jokatzeko eta "gure nazioaren alde", aukerak aprobetxatzeko eskatu die talde politikoei, denbora luzean horrelako beste aukerarik egongo ez delakoan.
"Autogobernu berriak eskuzabaltasuna eta arriskuak hartzea eskatzen digu, nahiz eta batzuen edo besteen etxeak pixka bat harrotu", gaineratu du.
Falta diren transferentziak
Autogobernuari lotuta, urtea amaitu arteko epea eman dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari Gernikako Estatutua osorik betetzeko. "Espainiako Gobernuak badaki udazken honetan egiten duenaren araberakoa izango dela urte amaierako ebaluazioa", gehitu du.
"Guk ez dugu hutsik egin eta ez dugu hutsik egingo", nabarmendu du. Ildo horretan, gogora ekarri du falta diren eskumenak eskualdatzeko hitzartutako data gainean dagoela. "Paper guztiak, urriaren hasieran Madrilgo mahai gainean egongo dira", gaineratu du.
Denborak estutzen du Madril, baina presak ezin du lanak ondo ez egiteko aitzakia izan. Ez dugu edozer gauza sinatuko; ez dugu matxuratutako merkantziarik onartuko
Gazako "genozidioa" salatzeko minutu bateko isilunearekin abiatu dute Politika Orokorreko Osoko Bilkura
"Gazan ikusten ari garen genozidioa salatuz" hasi du bere hitzaldia lehendakariak, eta minutu bateko isilunea egiteko eskatu die gaurko osoko bilkuran bildutako guztiei.
Pradales: "Europak autonomia politikoa irabazi eta lidergo etikoa ezarri behar du"
Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren baitan hainbat iragarpen ere egin ditu. Esaterako, Osakidetzako Lehen Arretan psikologo gehiago arituko direla aurreratu du. Azaldu duenez, Helburua profesional horiek kasu "arinak" artatzea da, zerbitzu espezializatuek kasu konplexuenak tratatzeko.
Bestalde, nerabeen ongizate emozionalerako programa pilotu bat eta gazteen artean pantailen "abusua" saihesteko, lan urtea amaitu aurretik pantailen erabilerari buruzko Herri Estrategia integrala garatuko direla iragarri du.
Lehen Mailako Arretarako psikologo gehiago eta nerabeei zuzendutako ongizate-programa pilotu bat iragarri du Pradalesek
2025-26 lan urterako iragarritako neurrien artean, zaintzari lotutakoak ere ageri dira. Gauzak horrela, jaiotzagatiko 200 euroko dirulaguntzak haurrek 4 urte izan arte luzatuko dira, eta 7 urtera arte 100 euroko dirulaguntzak, familia ugarientzat edo guraso bakarreko familientzat.
Etxebizitzaren arloan, lehendakariak aurreratu du inbertsio publikoa eta pribatua mobilizatuko duen Fondo Soziala aktibatuko duela bere gobernuak eta eremu tentsionatu berriak onartzen jarraituko duela udalekin elkarlanean.
Halaber, industria politika "sendo" baten aldeko apustua egitearen garrantzia azpimarratu du lehendakariak, eta bide horretan inbertsio proiektu estrategikoei erraztasunak jarri behar zaizkiela adierazi du.
Bestalde, lan arloan, "lubakirik eta marra gorririk gabe" lehiakortasuna edo produktibitatea hobetze aldera hainbat gairi buruz hitz egiteko deia egin du: lanaldia, lanbidearteko gutxieneko soldata edo absentismoa, besteak beste.
Pradales: "Euskal zerbitzu publikoak indartzeko dugun konpromisoa negoziaezina da"
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso ote zituen galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Auzitegi Nazionalak izapideak ireki ditu Iustitia Europak salaketa jarri ondoren, eta bizirik atera direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.