Goiz eguzkitsuak eta arratsalde euritsuak
Eguzkitsu esnatuko dira astelehena eta asteartea, baina arratsaldetan euritara egingo du, udaberrian ohikoa denez, ekaitza izango baita eguerditik aurrera han-hemen. Asteazkenerako giro egonkorragoa iragarri dute, eta ostegunetik aurrera berriro eguzki eta euri kontuak uztartuko dira.