Ehunka mila lagun kalera atera dira Frantzian, aurrekontu-doikuntza bertan behera uzteko eskatuz
Dozenaka pertsona atxilotu dituzte goizeko lehen zatian Frantzian, blokeo saiakeretan parte hartzeagatik. Austeritate politiken aurkako aldarria ozen eta argi entzun da Lyon, Marseilla, Lille, Nantes eta Parisen, besteak beste.