Kamioi batek su hartu du Iruraiz-Gaunan, eta AP-1 errepidea itxi dute
Kamioi batek su hartu du AP-1 errepidean, Iruraiz-Gaunan (Araba), eta errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan.
Kamioi batek su hartu du AP-1 errepidean, Iruraiz-Gaunan (Araba), eta errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan.
Javier De Andres EAEko PPko buruzagiak aitortu duenez, "akaso exterminio hitza erabiltzea ez zen egokiena izan". Dena dela, EH Bildu "anomalia politiko bat" dela esan du PPk. Koalizio abertzaleak EAJren eta PSE-EEren "ekidistantzia" salatu du.
Zumaiako alkateak zorionak eman dizkie Balenciaga ontziolaren negoziazioan parte hartu duten alde guztiei, eta aipamen berezia egin die langileei.
Urteko balantzea egin du Jose Ignacio Asensiok, eta pozik agertu da PSE-EEk Gipuzkoako Aldundian eta Jaurlaritzan egindako lanarekin eta lortutakoarekin. Hala ere, arduratua ere badagoela dio: azkenaldian ezker abertzalearen gazteek izandako jarrera aurpegiratu dio EH Bilduri, eta horrekin amaitzeko eskatu dio.
EH Bildutik diote aste honetan ikusitakoa ez dela inolaz ere politika eredugarria. PPrekin izandako talkaz gain, Ararteko berriaren aukeraketa eta ate birakarien gaia jarri dituzte adibide gisa. Nerea Kortajarenak esan du horrela ez direla euskal herritarrak ordezkatzen.
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori eginda, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du 11,2 milioi euroren truke.
Santiago Lopez Alderdi Popularreko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Parlamento de las Ondas saioan parte hartu du, eta, besteak beste, ostegunean Legebiltzarrean izandako polemika izan du hizpide.
Bilbok eta Donostiak urteko azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko dute igande honetan. Aterkia ezinbestekoa izango da egunean zehar, fronte batek prezipitazioak utziko baititu.
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
Gabonetako merkatuak ugaldu egin dira eta tokiko testuingurura egokitu dira. Nola azaltzen da boom hori eta zer esaten digu Gabonetako tradizioen eta erritualen eraldaketari buruz? Hainbat aditu eta profesionalekin hitz egin dugu eta jendearen iritzia jaso dugu.