Israelgo poliziak gas negar-eragilearekin sakabanatu ditu Al Aqsa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzako hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da. Beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira Ramadan amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.