Milaka lagunek Nafarroaren eguna ospatu dute Baigorrin
Basaizea elkarteak antolatuta, 1979tik egiten den eta euskal kulturaren sinbolo bilakatu den festa. 'Estatu zapaltzaileen aitzinean, herri erresistentzia' lelopean aurten. Bertsolariak, ikuskizunak, haurrentzako ekintzak, bazkaria eta kontzertuak gaueko ordu txikiak arte izango dira eguna ospatzeko.