Ikusi berriz Kopako Finala ETBOn-en!
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
Emozioa eta tentsioa bor-bor izan ziren larunbat gauean Sevillan, penaltietara arte luzatu zen Kopako Finalean. ETBOn plataformak partida eta sari-banaketa osorik ikus ditzakezu berriz ere, nahi duzun guztietan.
Antza, Radevek gobernu egonkor bat osatzeko aukera izango luke, ezegonkortasun politikoak baldintzatutako urteei amaiera emanez. Bulgaria aurrerakoiak botoen % 38 eta 40 artean lortu ditu, lehen datuen arabera, gainerako alderdiekin alderatuta babes zabala bereganatuta.
AEBko presidenteak talde negoziatzaile bat bidali du Pakistanera, bilera egin asmoz baina Iranek esan du ez duela ordezkaririk bidaliko AEBk Ormuzi ezarritako blokeoak jarraitzen badu. Iran "suntsitxeko" mehatxua egin du Trumpek.
Erasoa Altzako etxebizitza batean gertatu da. Ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du baina handik gertu aurkitu dute, eta atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.
"Presio-neurri" berri bat da, Medicos Unidos por sus Derechos (MUD) erakundeak sustatua, eta medikuek hilero egiten duten grebari gehitzen zaio, esparru-estatutu bat lortzeko eta, aldi berean, autonomia-erkidegoek jada ezar ditzaketen hobekuntzak egiteko helburuarekin.
Poliziaren arabera, "etxeko liskar bat" izan da gertakaria. Hasiera betan, tiroketaren ustezko egileak ihes egin du, baina poliziek harrapatu eta hil egin dute geroago.
Eguzkitsu esnatuko dira astelehena eta asteartea, baina arratsaldetan euritara egingo du, udaberrian ohikoa denez, ekaitza izango baita eguerditik aurrera han-hemen. Asteazkenerako giro egonkorragoa iragarri dute, eta ostegunetik aurrera berriro eguzki eta euri kontuak uztartuko dira.
Gizarte Segurantzaren hiruburuetako bulegoetan eta 50.000 biztanletik gorako hirien Correoseko bulegoetan jaso ahal izango da aurrez aurreko zerbitzua, aurrez hitzordua eskatuta.
1952an Arguedasen jaioa, telebistako aurpegi ezagun bihurtu zen 90eko hamarkadan, "La Botica de la Abuela" saioari esker. Saio horretan, gaitzak osatzeko etxeko aholkuak ematen zituen. ETBko hainbat magazinetan ere parte hartu zuen.
"Nazioarteko zuzenbidea urratzen duen gobernu bat —eta ondorioz, Europar Batasunaren printzipioak eta balioak urratzen dituena— ezin da Europar Batasuneko bazkide izan; horren sinplea eta horren erraza da", azpimarratu du Sanchezek Andaluziako hauteskunde kanpainaurreko ekitaldi batean.