Elurra, hotza eta txingorra, bi egunez
Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak abisu horia ezarri du Euskadin ostegunera arte, elur, olatu eta izozte arriskuagatik.
Asteazkenean, elur-maila 400-500 metro inguruan kokatuko da, eguerdian 500-600 metroan, eta gauerako 1.000 metrotik gora egingo du elurra, egitekotan.
Bestalde, olatuak 5 metrokoak izatera hel daitezke egunaren lehen zatian, eta arratsaldean 4-5 metro ingurukoak izan litezke. Ipar-mendebaleko hondoko itsasoak 4-5 metro inguruko olatuak altxaraziko ditu goizean, eta 4-5 metro ingurukoak arratsalde-iluntzean.
Izotzari dagokionez, barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia egingo du, mendi inguruetan bereziki.
Ostegunean, elur-maila 800-1.000 metro inguruan kokatuko da. Halaber, euria egingo du, batez ere, kantauriar isurialdean.
Olatuak 4-5 metrokoak izango dira, eta ipar-mendebaleko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxaraziko ditu.
Barnealdeko zenbait puntutan izotza egin lezake, bereziki mendi inguruetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera