Euria, txingorra eta hotz handiagoa, astearen hasieran
Astelehenean are gehiago ezegonkortu eta trakestuko da eguraldia. Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Hodei multzo beltzak sartuko dira itsasaldetik eta prezipitazioa gogotik egingo du ipar partean, tarteka ekaitzak jo eta txingorra ere botako du, ipar partean batez ere. Euria hegoaldera ere iritsiko da, baina gutxiago egingo du.
Tenperaturak behera egingo du; maximoak 5 eta 9 ºC artean izango dira. Elur-maila 400-500 metrora jaitsiko da, noizbehinka 300 m-ra, baina goizean igo, eta eguerditik aurrera 400-600 metrora egongo da.
Asteartean
Asteartean ere lepo beretik izango du burua eguraldiak. Prezipitazioa oso ugaria izango da ipar isurialdean, gogotik botako du, batez ere egunaren lehen partean. Goizaldean elur-kota 400-600 metrora egongo da, eguerdian 900-1000 metrora igoko da, eta iluntzean 700-800 metrora jaitsiko da berriro.
Haizeak ipar-mendebalderik zakar joko du oraindik ere eta tenperatura maximoak 4 eta 10 ºC-ren bueltan geratuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera