Euskalmetek eguraldi egonkorra iragarri du hauteskunde iganderako, euririk gabe
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra iragarri du iganderako, uztailaren 23rako, prezipitaziorik gabekoa. Dena den, Euskadiko iparraldearen eta hegoaldearen artean alde nabarmenak izango direla gaineratu du.
Hala, kantauri isurialdean behe hodeiak (goizeko lehen orduetan eta gauean, batez ere) aldi eguzkitsuagoekin tartekatuko dira.
Gainera, eguneko lehen orduetan haizea aldakorra eta ahula izango da (iparraldekoa kostaldean eta hegoaldekoa barnealdean), baina arratsaldean haizeak iparraldetik joko du.
Kantauri isurialdean 14 eta 17 gradu arteko tenperatura minimoak espero dira; maximoak, berriz, 23 gradu ingurukoak izango dira kostaldean eta 25 eta 30 gradu artekoak barnealdean.
Uneoro, eguraldiari buruzko informazio gaurkotua kontsulta dezakezu eitb.eus-en, edo zure argazkiak bidali.
Zure interesekoa izan daiteke
Normaltasuna errepideetan, ostiralean elurra eta txingorra izan ostean
Neguko bideragarritasun plana bertan behera geratu da, eta, atzo ez bezala, gaur ez da espero elurrik egitea altuera baxuetan eta errepideak itxi behar izatea.
Denboraldiko lehen elurte handia: paisaia zoragarriak eta arazoak errepideetan
Udazkeneko lehen elurteak Euskal Herriko eremu zabalak zuritu ditu, eta irudi bukolikoak utzi ditu Sakana eta Goerri bezalako eskualdeetan, non haur eta helduek mantu zuriaz gozatu duten. Hala ere, neguko estanpak zailtasunak ekarri ditu: mendateak itxita Araban, errepideak labainkor eta herriak elurrez ia estalita, aurreikuspenak gainditu baititu elurrak.
Euskal Herriaren zati handi bat estali duen mantu zuria, airetik ikusita
Airetik ateratako irudiek erakusten dutenez, duela gutxira arte horiak edo gorrixkak zeuden zelaiak eta mendiak, guztiz zuritu ditu elurrak gaur goizean.
Elur-maila asko jaitsi da eta 500 metrotik ondo behera ere zuritu dira bazterrak
Termometroak 0 eta 5 gradu artean daude uneotan. Egunaren lehen partean ekaitzak jo dezake oraindik Kantauri aldean eta elur kota 500 metrotik behera kokatuko da, baina arratsaldean zehar gero eta gorago egingo du.
Denboraldiko lehen elurteak eskizaleak erakarri ditu Gorbeiara
Lehen elurteek zuriz estalita utzi dituzte gailurrik garaienak,. Neguko kirolen zaleak eskiak atera eta gozatzeko aukera aparta izango dute hurrengo egunetan. Gorbeia mendian 10 zentimetro baino gehiago pilatu dira. Lehen jaitsierak egin dituzte zaleek.
Elurra, oparo Euskal Herriko errepide-sare nagusian ere
Pagozelai, A-15 errepidean, Nafarroan, zuriz estalitako errepideetako bat izan da, batez ere iluntzetik aurrera. Zenbait ibilgailu geldirik ikusi dira.
Indarrean da Gasteizen Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea
Elurrak eta euriak gorabeherak eragin dituzte errepideetan, eta tenperaturak behera egingo du arratsaldean. Elur-kota 500 metrora jaitsiko da ostiralean (zenbait tokitan, 400 metroraino), eta prezipitazio iraunkorrak egingo ditu.
Gasteizek Elurteen Jarduera Planaren aurrelarrialdi fasea aktibatu du
Eguraldi-iragarpenaren arabera, bihar eta etzi elur-kota 500 metrora jaitsiko da, eta prezipitazioa oso ugaria izango da.
Euskadi abisu horian izango da ostegunean eta ostiralean, elurragatik, eta baliteke 500 metrora zuritzea
Ostegunean 600-800 metrora jaitsiko da elur-kota, baina ostiralean 500 metrora zurituko du, eta 400 metrora momentu batzuetan.
Hotza, euria eta agian elurra: horrela hasi da astea Euskadin
Igandeko giro epelaren ostean, tenperaturak nabarmen egin du behera, haizeak iparraldera egin du eta prezipitazioak itzuli egin dira; datozen egunetan elurra egin dezake 1.000 metrotik behera.