Eguzkia, beroa eta ekaitz puntualak, uztaileko lehen asteburuan
Bero handiagoarekin eta zeru nahiko oskarbiarekin pasako dugu ostirala. Larunbatean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, oro har, baina ezegonkortasuna ere nabarituko da. Igandean, panorama zertxobait aldatuko da: zerua hodeitsu egongo da, eta euria egin dezake.
Oteitza, Nafarroa.
Asteburua iristearekin batera, asko dira zerura begira daudenak euren jarduerak planifikatzeko.
Bero handiagoarekin eta zeru nahiko oskarbiarekin pasako dugu ostirala. Egun eguzkitsua izango da, hodeiak baino ostarte gehiago egongo dira eta tenperaturak gora egingo du berriro: Kostaldean 26-27 ºC inguruan ibiliko dira; barnealdean, berriz, 30 ºC-ra iritsiko dira, eta hegoaldean 35 ºC inguruan egon litezke. Arratsaldetik aurrera, bero-hodei batzuk agertuko dira, eta, barnealdeko zenbait puntutan, zaparrada trumoitsuak botako ditu.
Larunbatean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, oro har, baina ezegonkortasuna ere nabarituko da. Tenperaturak behera egiten hasiko dira, hein batean ipar-mendebaldeko haizeari esker, baina indar gehiagorekin joko du, bereziki arratsaldetik aurrera. Zeruan hodeiak eta ostarteak agertuko dira berriro, ordu askotan zehar eguzkia jaun eta jabe izango den arren. Egunaren bigarren partean ez da baztertzen zaparrada bakanen bat, batez ere Araba eta Nafarroa hegoaldean.
Igandean, panorama zertxobait aldatuko da: zerua hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean, non euri pixka bat egin dezakeen. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta minimoak apur bat igoko dira; maximoak, berriz, jaitsi egingo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.