Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbat haizetsuak igande itogarriari egingo dio leku

Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral honetan bertan hasita, muturreko tenperatura oso altuak tarteko. Larunbatean, tenperatura leunagoak izango dira, ipar-mendebaldeko haizeari esker.

Ekilore soro bat. Recorriendo Vitoria erabiltzaileak bidalitako argazkia.

Beroak nagusi izaten jarraituko du, aurreko egunetan bezala, aste amaieran ere. Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperaturek nabarmen egingo dute gora ostiraletik aurrera, eta ildo beretik jarraituko dute ia asteburu osoan zehar.

Larunbatean, tenperaturak behera egingo du apur bat, baina balio altuetan  geratuko da edonola ere. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eguerditik aurrera, eta beroa apur bat arinduko du horrek, bereziki ipar partean. Donostian, esaterako, termometroak ez du 25 ºC-en langa gaindituko, aurreikuspenen arabera. Gainera, arratsaldean eta gauean behe-hodeiak ager daitezke. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da, eta tenperaturak behera egingo du, baina bero egiten jarraituko du.

Igandean, termometroek larunbatean galdutakoa irabaziko dute. Beroenak 35 ºC-tik gorakoak izango dira barnealdeko hainbat tokitan, eta 30 ºC-ko langa gaindituko dute kostaldetik gertu ere. Maximoek 37-38 ºC-ak gainditu ditzakete hegoaldean; Araban eta Nafarroan neurtuko dira baliorik altuenak. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizaldean behe-hodei batzuk izango dira iparraldean, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira hegoaldean. Hegoaldeko haizea ibiliko da goizean, eta ipar-ekialdetik finkatzen joango da arratsaldean.

Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral honetan bertan hasita, muturreko tenperatura oso altuak tarteko.

Albiste gehiago eguraldia

Gehiago kargatu