Fronte hotz batek giroa freskatu eta bustiko du
Fronte hotz bat iritsi da igande honetan Euskal Herrira, eta eguraldi freskoa eta bustia izango da orokorrean, baina hobetzera egingo du datozen egunetan.
Gaur, igandea, fronte horren eraginez, giroa goibela izango da, euria egingo du eta tenperatura jaitsi egingo da. Lainoa sortu da goizaldean barnealdeko leku batzuetan. Goizean goiz, hodeiak ugarituz joango dira ipar-mendebaldetik hasita, lainotuta geratuko da, eta, goizak aurrera egin ahala, euritara joko du. Zaparradak mardulak izan daitezke zenbait lekutan, eta ekaitzak jo dezake. Goizetik aurrera, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, eta 20 eta 25 ºC-ren bueltan geldituko dira.
Astelehenean, eguraldia aldakorra izango da. Hodeitsu egongo da tarteka, eta zaparrada batzuk bota ditzake noizbehinka; eguzkitsu egongo da beste une batzuetan, eta aterruneak luzeak izango dira, batez ere goizean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, eta maximoak 22-23 ºC ingurukoak izango dira. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da egunaren hasieran, ipar-mendebaldetik joko du gero, eta indartu egingo da, kostaldean bereziki.
Asteartean, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariak izango dira, eta hodeitsu egongo da, baina ateri eutsiko dio. Egunaren hasieran, hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin, tenperatura maximoak bizpahiru gradu igoko dira, eta 23-25 ºC ingurura hurbilduko dira. Egunaren erdiko orduetan, haizea mendebaldera aldatuko da, eta iparraldetik joko du arratsaldean.
Asteazkenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du, eta eguraldi eguzkitsua espero da ostegunerako.
Abisu horia nabigaziorako
Abisu horia egongo da indarrean igandeko 21:00etatik astelehen gauerdira arte, itsasaldeko arriskuagatik lehenengo bi milietan, olatu handiak egongo direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.