Giro nahasi eta freskoarekin abiatuko dugu astea, baina asteazkenean udako giroa itzuliko da
Gaur eta bihar zeru hodeitsuak eta zaparradak izango ditugu, 22º-ko tenperatura maximoekin. Asteazkenean udako giroan murgilduko gara, bete-betean murgildu ere. Dena dela, ez du luze joko, izan ere, ostegunean bertan izango ditugu bueltan euria eta tenperatura freskoak.
Giro nahasi eta bustiaz ekingo diogu Euskal Herrian astearen hasierari. Astelehen honetan zerua tarteka hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake, baina beste une batzuetan ostarte zabalak irekiko dira. Barnealdean iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean ipar-mendebaldetik joko du, zakar jo ere, batez ere arratsaldean. Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute, 21 edo 22º inguruan.
Asteartean hodeiak ugariak izango dira, baina erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango dira, eta goizetik aurrera ateri eutsiko dio; goizaldean Kantauri isurialdeko zenbait lekutan euri txikia egin lezake. Goizean hegoaldeko haizea ibiliko da, arratsaldea aurrera joan ahala iparraldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita. Tenperatura maximoak igo eta 25 ºC ingurukoak izango dira.
Asteazkenean, udako eguraldia izango da nagusi. Giroa eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuk agertu arren. Arratsalde-gau partean Kantauri isurialdean behe-hodeiak ugarituz joango dira. Egunaren hasieran barnealdeko zenbait lekutan lanbroa eta lainoa agertuko dira. Goizean hego-haizea ibiliko da eta horri esker tenperatura maximoak nabarmen igoko dira; hainbat tokitan 30 ºC ingurukoak izango dira.
Arratsaldean haizeak iparraldera egingo du, eta ostegunerako giro hodeitsua eta tenperaturen beherakada itzuliko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bero itogarria berriro itzuliko da Euskal Herrira
Asteazkenean tenperaturak ez du aldaketarik izango, baina ostegunean gorakada nabarmena izango du, eta termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko ditu Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.