Abisu horia arratsaldetik aurrera, prezipitazio handiak botako ditu eta
Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du astelehen honetan, 15:00etatik gauerdira, prezipitazio handiak botako dituelako eta txingor arriskua dagoelako.
Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzea aurreikusten da, Kantauri isurialdean eta kostaldean bereziki.
Zenbait tokitan trumoi-zaparradak izango dira, eta txingor txikia ere bota dezake.
Asteartean iparraldean zerua oso hodeitsu egongo da eta behe-hodeiak hegoaldeko zenbait lekutara zabalduko dira; Ebro ibarrean giroak eguzkitsu jarraituko du. Noizbehinka zaparradak egingo ditu, indar handiagoz Kantauri isurialdean. Tenperaturan, aldaketa handirik ez. Egunaren hasieran haizea ahul eta aldakor ibiliko da; eguerdi aldera iparraldetik joko du eta indartu egingo da.
Asteazkenaren lehenengo partean zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, batez ere iparraldean. Arratsaldetik aurrera ateri izango dugu eta hodeiak gutxitu egingo dira. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da; eguerdi aldera iparraldera aldatu eta indartu egingo da. Tenperaturak balio freskoetan jarraituko du.
Ostegunetik aurrera tenperaturak gora egitea eta atertzea espero da, eta ostiralean bide horri jarraituko dio eguraldiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera