Ezegonkortasuna eta tenperatura freskoak izango dira nagusi urriko azken asteburuan
Astean zehar tenperatura altuak izan ondoren, asteburuan fresko izango dugu eta zenbait tokitan termometroak ez dira 15 ºC-tik gora helduko.
Mañaria. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana.
Urriko azken asteburuan ezegonkortasuna eta tenperatura freskoak izango dira nagusi. Astean hego-haizea izan ondoren, asteburuan fresko izango dugu eta zenbait tokitan termometroak ez dira 15 ºC-tik gora helduko.
Ostiral honetan, eguraldi aldakorra izango dugu goizean, eta hodeiak nagusituko dira arratsaldean, eta euri pixka bat egin lezake, batez ere gauean eta barnealdean. Haizea hego-mendebaldetik ibiliko da lehen orduetan, eta ipar eta ipar-mendebaldera aldatuko da arratsaldean. Tenperatura maximoek antzera jarraituko dute edo apur bat jaitsiko dira, bereziki isurialde atlantikoan.
Larunbatean, eguraldia ezegonkorragoa izango da, eta hodei ugari eta tenperatura maximoen jaitsiera nabarmena izango dira. Hodeiak nagusituko dira zeruan, eta euria egingo du, batez ere egunaren bigarren partean eta barnealdean. Haizeak mendebal hego-mendebaldetik joko du hasieran, baina ipar-mendebaldera egingo du egunak aurrera egin ahala. Tenperatura minimoak zertxobait epelagoak izango dira, baina maximoek behera egingo dute nabarmen, eta barnealdeko hainbat tokitan ez dira 15 ºC-ra iritsiko.
Igandean, eguraldi fresko eta hezea izango dugu. Egunaren zati handi batean, lainotuta egongo da. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, eta tarteka enbarazu egingo du kostaldean. Hodeiek euria utziko dute; barnealdean euri txikia egingo du, baina kostaldean tarteka mardul egingo du, eta, orokorrean, euria ugariagoa izango da. Tenperatura maximoak 12-14 ºC inguruan geldituko dira barnealdean, eta 15 ºC-en bueltakoak izango dira kostaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.