Aste eguzkitsua eta epela, hego-haizea protagonista
Zerua oskarbi egongo da, hein handi batean, eta tenperatura maximoak 20 ºC-tik gora kokatuko dira leku askotan, minimoak freskoak izango badira ere.
Udaberri giroko astea dugu aurretik, azken egunotako euriak inguruak busti ostean.
Giro dotorea izango dugu gaur. Goizean goiz, behe-hodeiak izango ditugu lurraldearen ipar-ekialdeko zenbait puntutan, eta behe-lainoa Arabako Lautadan, baina, oro har, giro eguzkitsua nagusituko da goizean. Arratsaldea ere, argia izango da, baina erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira. Egunsenti hotz baten ostean, tenperatura maximoak 15 eta 18 ºC artekoak izango dira. Hego-haize ahula ibiliko da, eta ekialdeko ukitua hartuko du arratsaldean kostaldean.
Astelehenean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz. Giroa nahiko argia izango bada ere, hodei gehiago agertuko dira zeruan, eta ostarte zabalak irekiko dira tarteka. Baliteke hodeiguneren batek tantaren bat uztea. Goizean eta iluntzetik aurrera, hego-haizea ibiliko da; eguerdi partean, iparraldetik joko du. Tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik izango, baina gorakako joera izango du.
Asteartean, hego-haizea izango da protagonista. Enbarazu egingo du une askotan, eta bolada gogorrak eta oso gogorrak neurtuko dira haize-lekuetan, batez ere mendi inguruetan. Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira zeruan, eta giro argia izango da; erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Tenperaturak gora egingo du, eta zertxobait gehiago nabarituko da isurialde atlantikoko zenbait puntutan; maximoak 20 ºC-tik gora geldituko dira hainbat lekutan.
Asteazkenean, tenperatura are gehiago igoko da, eta hego-haizearekin jarraituko dugu, baina astebururako aldaketa espero da, haizeak joera aldatuta tenperaturak behera egingo baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.