111 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Urduñan, Claudia borraskak eraginda
Haizeari dagokion abisu horia indarrean dago EAEn eta Nafarroaren zati batean, eta gainera abisu horia aktibatu dute Bizkaian eta Gipuzkoan baso sute arriskuagatik, hegoaldeko haizea dela eta.
Hego eta hego-ekialdeko haizea bazterrak astintzen ari da eta 100 km/h-tik gorako haize boladak neurtu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan. Urduñan (Bizkaia) erregistratu dute ufadarik handiena, 111 km/h, eta 110 km/h-koak Garbean (Balmaseda), 104 km/h-koak Jaizkibelen eta 100 km/h-koak Oiz mendian.
Haizeguneak ez diren lekuetan, 91 km/h-ko haize boladak neurtu dituzte Ilarduian (Araba), 86 km/h-koak Berastegin, 78 km/h-koak Zegaman eta 76 km/h-koak Zizurkilen.
Gaur, asteazkena, haizeari dagokion abisu horia indarrean egongo da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haizeguneetan, eta 14:00ak arte, berriz, haizegune ez diren tokietan. Horrez gain, baso sute arriskuagatik abisu horia indarrean dago Bizkaian eta Gipuzkoan, hegoaldeko haizea dela eta.
Haizeguneetan ezarritako abisu horia ostegunera luzatuko da, mendi inguruetan 100 km/h-tik gorako boladak espero baitira, eta 60 eta 90 km/h-koak kostaldean, bereziki Gipuzkoan.
Halaber, haizegune ez diren tokietan abisu horia aktibatuko da ostegun gauerditik 10:00etara eta 20:00etatik ostiral gauerdira.
Horrez gain, baso sute arriskuagatik abisu horia aktibatuko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hegoaldeko haizea dela eta.
Nafarroan, berriz, 18:00ak arte egongo da haizeari dagokion abisu horia iparraldean eta Pirinioetan, eta ostegunean berriro aktibatuko da Pirinioetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute gaur gauean EAEko kostaldean, euri zaparrada handiengatik
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera