Abisu horia ezarri dute asteazkenerako EAEn eta Nafarroaren zati batean, 100 km/h-tik gorako haize-boladak egingo dituelako
Gainera, Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatuko du Bizkaian eta Gipuzkoan baso sute arriskuagatik, hegoaldeko haizea dela eta.
Haizeak eragindako gorabeherak, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazkenean, 100 km/h-tik gorako haize-boladak egingo dituelako Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, Nafarroako zati bat (iparraldea eta Pirinioak) abisu horipean egongo da, haizeagatik.
Haizearen indarra nabarituko da asteazkenean: haizeguneetan 100 km/h-tik gorako ufadak egingo ditu eta kostaldean boladek 60-90 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki ekialdean. Horrez gain, beste abisu hori bat egongo da indarrean isurialde atlantikoan, baso-sute arriskuagatik.
06:00etatik 12:00etara abisu horia indarrean egongo da Gipuzkoan, haizeguneak ez diren tokietan.
Halaber, Gipuzkoan eta Araban haizegune ez diren tokietan abisu horia aktibatuko da 18:00etatik gauerdira bitartean.
Nafarroan, berriz, 18:00ak arte egongo da haizeari dagokion abisu horia.
Zure interesekoa izan daiteke
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera