Zergatik eta noiz arte bero hau?
Eguraldiak banatua du euskal gizartea egunotan, beroa atseginez bizi dutenen, gogaituta daudenen eta kezkaz begiratzen diotenen artean. Izan ere, faktore desberdinak medio, udako mailetan dira termometroak.
Asteazkenean, esaterako, 25 ºC-tik gora igo da merkurioa Ipar isurialdeko leku askotan eta 30 ºC-ra ere iritsi dira Pirinio inguruetan.
Garai honetan ohikoa izaten da bero-bolada, San Martinetako uda txikia deitzen zaiona gertatu ohi baita, azaroaren erdi aldera. Bolada epel hori Föhn efektuaren ondorioz gertatu ohi da, baina, aurten, bero hori areagotu duen Claudia borraskarekin elkartu da.
Zer da Föhn efektua?
Föhn efektuaren abiapuntua penintsulara hego-mendebaldetik sartzen den aire heze eta beroa da, zeinak Iberiar meseta eta penintsulako mendilerroak gainditu ahal izateko gora egiten duen. Altuera irabazi ahala hoztu eta lehortu egiten da aire hori (0,6 ºC igotzen den 100 metroko).
Behin penintsulako mendi-lerroak igarota, jaitsi egiten da berriro ordea masa hori, eta Kantauri isurialdeko mendietara eta Pirinioetara iristerako, konprimatu eta berotu egiten da (1 ºC behera egindako 100 metroko). Beraz, hegoaldetik datorren haize bero hori are beroago, lehorrago eta zakarrago iristen da guregana.
Aurten, gainera, berezko Föhn efektu hori areagotu egin du Atlantikoan bueltaka dabilen Claudia borraska sakonak, oso hegoaldetik ari baita Euskal Herrira aire masa handia bidaltzen. Faktore multzo horrek azaltzen du, beraz, egunotan Euskal Herrian izaten ari den bero- eta haize-bolada.
Noiz arte luzatuko da beroa?
Claudia borraska gerturatzen joan ahala termometroak behera egiten hasiko dira, egunez egun modu progresiboan, penintsularen hego-mendebaldetik hasi eta ipar-ekialderaino.
Penintsularen hegoaldean eta mendebaldean dagoeneko bete-betean ari da jotzen Claudia, baina borraskaren erdigunea ez da iritsiko gurera, nahiz eta eragingo duen.
Ostirala izango da azken bero-eguna. Larunbatean jada termometroek behera egingo dute koskatxo bat eta asteburuan zehar euria ere egingo du han-hemenka, izatekotan, larunbat arratsalde-gau aldera, baina ezez askorik.
Astelehenean dator benetako aldaketa
Iparraldetik bultzaka datorkio Claudiari antizikloi bat eta horrek ekarriko du haizea iparretik sartzen hastea, eta ondorioz, termometroek kolpetik behera egitea.
Datorren asteko maximoak aste honetan izan ditugun minimoen parekoak izango dira. Maximoak 9-14 ºC artean geratuko dira eta minimoak 5-10 ºC artean. Laino eta euri kontuak izango dira astelehenetik aurrera, zeruetan. Berokiak atera eta erradiadoreak purgatzeko unea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.
Euria eta aro freskoa ostegunera arte
Giro ezegonkorra izango da datozen bi egunetan: euri txikia egingo du Kantauri isurialdean, trumoi-ekaitzak jo dezake barnealdean eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.
Uztailak utzitakoak: 3,6 ºC beroagoa izan da eta muturreko lehortea ekarri du
Hilaren 5etik eta 12ra izandako bero-boladak markak hautsi zituen. 40 gradutik gorako tenperaturak izan ziren hainbat lekutan.
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.