EGURALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia Bizkaian, 100 km/h-tik gorako haize boladengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 15:00ak arte. Araban eta Gipuzkoan, berriz, 80-100 km/h arteko haize-ufadak daude. 

El mar golpea el muro de contención del puerto viejo en Getxo, Bizkaia. Las estaciones de Matxitxako, en Bermeo (Bizkaia), y de la isla de Santa Clara, en San Sebastián, han registrado durante esta madrugada y primeras horas de la mañana las rachas de viento más intensas en Euskadi, con 125,6 y 105,5 kilómetros por hora, respectivamente.
Getxo. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du, 100 km/h-tik gorako haize-boladak daudelako Bizkaiko haizeguneetan, mendebaldeko mendiguneetan bereziki. 

Hori dela eta, 15:00ak arte abisu horia aktibatu dute Bizkaian.

Haizegune ez diren tokietan, 80 km/h-tik gorako haize-ufadak daude.

Haizea Bizkaian gogor jotzen ari da, baina Araban eta Gipuzkoan ere 80-100 km/h-ko boladak daude haizeguneetan.  

Orduek aurrera egin ahala, ordea, lainotzera egingo du eta zenbait tokitan euria ere egingo du. Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du, harik eta gauean indarra galtzen duen arte. Tenperatura maximoak, berriz, jaitsi egingo dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X