Eguraldi euritsu eta freskoa astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da, eta zaparradak botako ditu, goizean eta iluntzean bereziki. Astearterako espero da aldaketa.
Eguraldi euritsu, goibel eta freskoarekin esango diogu agur asteari igande honetan, eta antzeko bidetik ekingo diogu datorrenari.
Gaur, igandea, giro goibela eta umela izango dugu. Euria egingo du, batez ere goizean eta iluntzetik aurrera: goizean, euri arina izango da; gauean, berriz, zaparrada mardulagoak izango dira. Alabaina, eguerdi partean edo arratsaldeko lehen orduetan, giroa lasaiagoa izango da, ostarte batzuk irekiko dira eta euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da, batez ere ekialdean. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira. Elur-kota 1.100-1.300 metro inguruan kokatuko da.
Astelehenean, zaparradak botako ditu tarteka. Zeruak hodeitsu jarraituko badu ere, hodeitza tarteka zulatuko da eta ostarteak irekiko dira. Zaparradaren bat bota dezake noizbehinka, batez ere isurialde atlantikoan, eta mardul xamarrak izan daitezke. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero. Elur-kota 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da, eta mendebaldeko haizea nagusituko da.
Asteartea egun egonkorra eta lasaia izan liteke. Litekeena da hegoaldeko haizea nagusitzea, eta horrek tenperaturaren igoera eragingo luke. Gainera, lehen orduetako lainoen ostean, baliteke giroa nahiko argia izatea.
Asteazkenean, tenperaturak gora egingo du berriro, hego-haizearen eraginez, baina ostegunean atzera freskatuko da giroa.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.