Txinako milaka langileren grebak iPhone 5aren produkzioa eten du
Iphone 5a egiten duen Txina erdialdean dagoen Foxconn markaren lantokiko milaka langile greban hasi dira lan baldintza txarrengatik protesta egiteko eta Apple-en telefonoaren produkzioa eten egin da.
"China Labour Watch" lan eskubideen defentsarako elkarteak adierazi duenez, 3.000 eta 4.000 langile inguru hasi dira greban Zhengzhounen (Henan probintziako hiriburuan) enpresaren lan baldintzengatik protesta egiteko.
"Presio handia" dutela salatu dute eta ez dute aurreikusi lanera noiz bueltatuko diren.
Orain dela bi aste Foxconn markaren beste lantegi batean, Taiyuanen, istiluak egin ziren eta hamarnaka lagun ospitalean artatu behar izan zituzten.
Iphone 5 merkaturatu eta bi egunera gertatu ziren istiluak, iragarritako merkaturatze eguna betetzeko lan erritmoa izugarri areagotu baitzuten.
Langileek akordio bat adostu zuten Foxconn enpresarekin, ordutegia murrizteko, segurtasun neurriak hobetzeko eta onurak lortzeko, izan ere, aurretik, ehun langile inguruk, euren buruaz beste egingo zutela esanez mehatxu egin zioten konpainiari.
Applek Laneko Justiziaren Elkarteak ikerketa bat hastea eskatu zuen eta honen arabera, langileek astean 60 ordutik gora lan egiten zutela ondorioztatu zen.
Apple, Hewlett Packard Co, Nokia eta Dell Inc enpresentzat lan egiten duen elektronikako fabrikatzaile handiena da Foxconn Technology Group.
Iphone 5a egiten duen Txina erdialdean dagoen Foxconn markaren lantokiko milaka langile greban hasi dira lan baldintza txarrengatik protesta egiteko eta Apple-en telefonoaren produkzioa eten egin da."China Labour Watch" lan eskubideen defentsarako elkarteak adierazi duenez, 3.000 eta 4.000 langile inguru hasi dira greban Zhengzhounen (Henan probintziako hiriburuan) enpresaren lan baldintzengatik protesta egiteko."Presio handia" dutela salatu dute eta ez dute aurreikusi lanera noiz bueltatuko diren. Orain dela bi aste Foxconn markaren beste lantegi batean, Taiyuanen, istiluak egin ziren eta hamarnaka lagun ospitalean artatu behar izan zituzten. Iphone 5 merkaturatu eta bi egunera gertatu ziren istiluak, iragarritako merkaturatze eguna betetzeko lan erritmoa izugarri areagotu baitzuten. Langileek akordio bat adostu zuten Foxconn enpresarekin, ordutegia murrizteko, segurtasun neurriak hobetzeko eta onurak lortzeko, izan ere, aurretik, ehun langile inguruk, euren buruaz beste egingo zutela esanez mehatxu egin zioten konpainiari.Applek Laneko Justiziaren Elkarteak ikerketa bat hastea eskatu zuen eta honen arabera, langileek astean 60 ordutik gora lan egiten zutela ondorioztatu zen. Apple, Hewlett Packard Co, Nokia eta Dell Inc enpresentzat lan egiten duen elektronikako fabrikatzaile handiena da Foxconn Technology Group.
Zure interesekoa izan daiteke
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.