Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsAppek, Instagramek eta Facebookek konexio arazoak izan dituzte

Facebooken jabetzako sare sozialek huts egin dute astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak egon dira. Ezin izan dira argazkiak, bideoak ezta audioak ere kargatu.
WhatsApp.
WhatsApp. Argazkia: EFE

WhatsApp, Facebook eta Instagram aplikazio ezagunenek, guztiak Facebooken jabetzakoak, konexio arazoak izan dituzte astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak izan dituzte pertsona askok.

Arazoak Europa osoan nabaritu dira, 13:30ak aldera, baina batez ere Euskadin, Madrilen, Bartzelonan, Sevillan, Granadan eta Valentzian. Portugalen eta Londresen bizi diren erabiltzaile batzuek ere aplikazio horietara sartzeko arazoak izan dituztela jakinarazi dute.

Konexio arazoen berri ematen duen Downdetector webguneak jakinarazi duenez, sare sozial horien erabiltzaileek argazkiak, bideoak eta audioak kargatzeko arazoak izan dituzte Europako hainbat tokitan.

Hain zuzen ere, astearte honetan atzeman diren arazoen % 60k aplikazio horien konektibitatean izandako akatsekin dute zerikusia. Erabiltzaileen % 40k, berriz, ezin dutela mezurik bidali edo jaso azaldu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X