BEC ordenagailuz eta informatikazale amorratuz beteko da berriro uztailaren 24tik 27ra
Estatuko 'lan party' handienak eta Europako garrantzitsuenetako batek 4.000 ordenagailu eta dozenaka stand hartuko ditu, eta teknologia berriak, berrikuntza eta kultura digitala maite dituzten 5.000 pertsona bilduko ditu lau egunez.
Euskal Encounter. Artxiboko irudia: EITB
Euskal Encounterrek, Espainiako Estatuko 'lan party' handienak eta Europako garrantzitsuenetako batek, Barakaldoko (Bizkaia) BEC beteko du berriro uztailaren 24tik 27ra bitartean. Hitzorduak 4.000 ordenagailu, dozenaka stand eta informatika, teknologia berriak, berrikuntza eta kultura digitala maite dituzten 5.000 pertsona bilduko ditu lau egunez.
33. edizioan, topaketak abangoardia teknologikoaren eta konpromiso sozialaren aldeko apustua egingo du berriro, eta Euskaltelek eskainitako 60 Gbps-ko Interneterako konexioa izango du, baita prestakuntza, entretenimendua eta networkinga uztartzen dituzten 200 jarduera baino gehiago ere.
Gainera, doako Openguneak 3D inprimaketan, bideojokoetan, hezkuntza-teknologian eta ekimen solidarioetan oinarritutako dozenaka hitzaldi, tailer eta erakusketak hartuko ditu, besteak beste.
Aurten adimen artifiziala izango da ardatz nagusia, eta beste gai batzuk ere jorratuko dira, hala nola programazioa, ikerketarako eta irakaskuntzarako tresna digitalak, ziber-indarkeriak, bideojokoen industria eta zibersegurtasuna.
Javier Gomez-Arrue Euskal Encounterreko antolatzaile nagusiak azaldu duenez, topaketak "konbentzionalaz haratago pentsatzen duten pertsonen komunitatea osatzea" izango du helburu, "teknologia aplikazioarekin, ezagutza sormenarekin eta datuak eragin sozialarekin konektatzen dakitenak".
Ekitaldiaren arduradunak antolatzaileen lana goraipatu du: "70 boluntario baino gehiago egunero, profesionaltasunean eta kalitatean erreferente izaten jarrai dezagun ".
Javier Gomez-Arrue, Euskal Encounterreko antolatzaile nagusia
Topaketak konbentzionalaz haratago pentsatzen duten pertsonen komunitatea osatzea izango du helburu
Opengunek 50 prestakuntza-jarduera baino gehiago eskainiko ditu, besteak beste, adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren edo bideojokoen inguruko enpresa-sarearen prestakuntza sustatzeko SPRIk antolatutakoak.
Atal enblematikoak eta txapelketak
Euskal Encounter 33k bere atal enblematikoenak, ekitaldiaren benetako oinarriak, eskainiko ditu berriro: sormen digitala, hardwarea, software librea, bideojokoak eta entretenimendura bideratutako jardueren eremua.
Parte-hartzaileek beren talentua probatzeko aukera izango dute arte digitaleko 20 bat lehiaketatan. Lehiaketa horietan, hainbat diziplinatako pieza grafiko eta ikus-entzunezko onenak sarituko dira.
Gainera, ekitaldian bideojokoen 50 txapelketa baino gehiago eta software libreko erronka bereziak izango dira, eta programazioko eta informatikako adituek hacking etikotik kriptografiara, logikara, puzzleetara eta alderantzizko ingeniaritzara arteko probak egingo dituzte.
Atal hau eduki-sortzaileentzako erreferentzia puntu gisa finkatu da, eta ekitaldiaren espazio dinamikoenetako bat izango da, ekosistema digitalaren barruan hazkunde betean dagoen sektore bati ikusgarritasuna emanez.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.