Atzera bota dute
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguigurenen inguruko dokumentala ez da Zinemaldian izango

Azkenean, PSE-EEren presidentearen inguruko zinta ez da Zinemaldian estreinatuko. Angel Amigok zuzendu du ETArekin izandako elkarrizketa-prozesua hizpide duen 'Memorias de un conspirador' lana.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Eguigurenek politika uzteko gogoa adierazi du dokumental batean

Jesus Eguigurenen inguruan Angel Amigok zuzendu duen Memorias de un conspirador dokumentala Donostiako Zinemaldiaren 60. ediziorako ez hautatzea erabaki du Zinemaldiko hautaketa batzordeak. 2005 eta 2006 bitartean ETArekin izandako elkarrizketa-prozesua du lanak hizpide.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren eskutitz bat jaso du Amigok. Bertan azaltzen diotenez, ''asko eztabaidatu ondoren'', hautaketa batzordeak lana ez hautatzea erabaki du.

ETArekin izandako elkarrizketa prozesuaren ondoren ''energia eta indar guztiak'' galdu izana aitortu du Eguigurenek Memorias de un conspirador lanean, eta politika uzteko asmoa ere omen duela iragarri du lan horretan.

Angel Amigok Efe agentziari azaldu dionez, pelikulak dagoeneko badu banaketa hitzartuta, eta udazkenean estreinatuko dute. Edonola ere, estreinakoz Zinemaldian eskaintzea zen zuzendariaren asmoa.

''Errespetu osoz'' hartu du Amigok Zinemaldiaren erabakia, eta ez du horren inguruko azalpenik eskatuko. ''Zinema-jaialdi baten arduradunek hautaketatik kanpo uzten duen film bakoitzaren egileari azalpen bat eman beharko baliokete, urte osoa emango lukete horretan'', gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X