Polemika Euskaltzaindian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Sarasola: 'Euskaltzaindian gertatzen denak ez du konponbiderik'

Hiztegi Batuaren arduradunak dimisioa eman du, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearekin "solidaritate antzera".
Ibon Sarasola, Euskadi Irratian. Argazkia: EITB
Ibon Sarasola, Euskadi Irratian. Argazkia: EITB

Ibon Sarasolak dimisioa eman du Euskaltzaindiako Hiztegi Batuaren arduradun gisa. Sarasolak dionez, "Euskaltzaindian gertatzen denak ez du konponbiderik" eta ez du egun bizi den moduko egoerarik ezagutu.

Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute Sarasola eta bertan baieztatu du urtea amaitzearekin batera Hiztegi Batuaren ardura izateari utziko diola. Esan duenez, Gramatika Batzordeak osotasunean aurkeztutako dimisioaren ondoren, "solidaritate antzera" hartu du erabakia. Euskaltzaindiak "bidegabe jokatu" duela uste du.

"Giro horretan ez nago eroso. Gertatu dena gertatuta, ezin dut hemen ezer gertatu ez bazen bezalaxe jarraitu", gaineratu du.

Adierazi duenez, Euskaltzaindian bi iritzi daude egun, eta horien arteko konponbidea bilatzea zail ikusten du. "Iritzietako bat akademiarekin loturikoa da, hau da, akademia izaera mantentzearekin, eta hiztegi arauak eta gramatika arauak aztertzearekin. Bada, ordea, bigarren iritzi bat. Horrek, Euskaltzaindia euskaltzale elkarte batean bihurtu nahi du", esan du.

Euskaltzaindiak abenduaren 20an Baionan egingo duen bileran aztertuko dituzte dimisioak. Horren ildora, arazoa bilera batean ez dela konponduko uste du, "berandu baita". "Arazoa sakonagoa da, eta konponbide zaila du", gaineratu du. Hala ere, jarrera irekia agertu du Sarasolak eta erabakia ez dela atzera bueltakoa esan du.

Euskaltzaindiako Hiztegi Batuaren arduraduna orain 50 urte izendatu zuten euskaltzain urgazle eta azken 25 urtetan euskaltzain oso izan da. Urte hauetan guztietan modu honetako arazorik ez duela ezagutu baieztatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X